LAB SINDIKATUA

2018/10/19 :: 2:42

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK INGURUMENA AHT Langileok AHT gelditzera goaz

Langileok AHT gelditzera goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Euskal Herriko hainbat mugimenduk, erakunde sozial eta sindikalek, LAB tarteko, AHT gelditzea exijitzeko kanpaina jarri dugu martxan. Ekimen bateratu honen baitan, bi hitzordu nagusi ditugu, maiatzaren 30ean Atxondoko mendi martxan eta Ekainaren 13an Donostian izango den manifestazioan.

Maiatzaren 30ean, larunbata, Atxondon mendi martxan. AHT Gelditu Orain! Lelopean. Goizeko 10.00etan hasita, egun osoko egitaraua dago antolatua. Informazio guztia hemen

Bestalde, ekainaren 13an, manifestazioa egingo da Donostian, arratsaldeko 17.30etan Alderdi Ederretik abiatuta.

AHT gelditzeko deialdi hauekin bat egitera animatzen zaituztegu. AHTaren kontrako gure jarrera agerian uzteko, egin “selfi” bat, talde argazki bat, zuen lantokian, egoitzan…. Eta bidali webgunea@lab.eus helbidera.

 Argazkirako kartela

Guztion artean geldituko dugu. Mobiliza gaitezen!
                                                                                                                                                   

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.