LAB SINDIKATUA

2017/11/22 :: 19:15

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK INGURUMENA AHT

AHT

AHTa gelditu eta eztabaida soziala abiatzeko garaia dela aldarrikatuko dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

“Iniciativa por el Tren-AHT ez” ekimena aurkeztu berri dugu Iruñean, eta dinamika honetan hainbat eragile sozial, politiko eta sindikal gaude bilduta, LAB barne. Nafarroak behar duen tren ereduari buruzko eztabaida sozial eta parte hartzaile bat abian jartzea premiazkoa da, eta izaera horrekin jarri dugu abian ekimena. Lehen hitzordu garrantzitsu bat finkatu dugu dagoeneko. Azaroaren 11n, 17:00etan, manifestazio bat egingo dugu Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta. Ekimenean bilduta gauden sindikatuok iritzi artikulu bat idatzi dugu AHTaren egoerari buruz Nafarroan.

AHTren aurkako manifestazioarekin bat egin du euskal gehiengo sindikalak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB, ELA, STEILAS, ESK, CGT, EHNE Nafarroa eta HIRU sindikatuok gure atxikimendua adierazi nahi diogu larunbatean, hilak 7, 18:30ean, Tafallan eginen den manifestazioari, ondorengo lelopean: “AHT/TAP korridoreak isolatzen gaitu. AHT-ri ez!”. Honez gain, Nafarroako langileria osoa deitzen dugu “Erdialdea trenaren alde” plataformak antolatu duen manifestazioan parte har dezan.

Premiazkoa da AHTren lanen gaineko auditoria egitea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ELA eta LAB sindikatuok otsailean egin genuen publiko EHUko Ekopoli, Ekonomika Ekologiko eta Etakologia Politikorako Ikerketa Taldeari, eskatutako txostena, AHTren bideragarritasunaren inguruan. Mundu akademikora gerturatu ginen AHTren inguruko eztabaida hauspotu asmoz. Txosten horren ondorioa argia izan zen: AHTren lanetako gastuek kalte izugarria ekarri digute eta aurrerantzean ere egiten jarraituko digute langileoi eta euskal herritarroi orohar, eta ez ekonomikoki bakarrik, bai sozialki eta baita ingurumenari dagokionez ere.

Abiadura Handiko Trenak ez duela onura sozialik ekarriko berretsi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abiadura Handiko Trenaren etorkizuna izan dute hizpide gaur Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroak direla eta. Arratsaldean, hitzaldi bati ekin diote, eta, hizlarien artean, LABeko idazkari nagusi ohi Ainhoa Etxaide egon da. Proiektua beharrezkoa ez dela ohartarazi du sindikatuko ordezkariak.

Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu dugu AHTri buruzko txostena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EKOPOLek, EHUko Ekonomia Ekologiko eta Ekologia Politikorako Ikerketa taldeak, AHTri buruzko lan bat egin du, LABek eta ELAk eskatuta. “Euskal Y-a: irtenbide gabeko atakan” da txostenaren izenburua, eta gaur jarri dugu Legebiltzarreko taldeen eskura, LABeko Urtzi Ostolozagak eta ELAko Nora Onaindiak Gasteizen erregistratu eta gero.

 Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan

 La Y Vasca: un callejón sin salida

Abiadura Handiko Trenari buruzko hitzaldia, Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Unibertsitate irakasle David Hoyosek "El proyecto de Red Ferroviaria de Alta Velocidad, un análisis transdisciplinar" txostena aurkeztuko du astelehenean, Iruñean. Hitzordua Civivox Condestable espazioan izango da (Kale Nagusia, 2), 19:00etan.

Ainhoa Etxaide: "Ez da egia AHTa atzera bueltarik ez duen proiektua denik; ez dago egina"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek eta ELAk inoiz egin ez den azterketa bat eskatu diote EKOPOL ikerketa taldeari, AHT proiektua zertan den eta egitasmoaren bilkaeran Euskal Herriak zenbat galdu duen ikusteko. Bada, ikerketa hori osatu dute dagoeneko, eta txostena gaur aurkeztu dute Bilbon, Roberto Bermejo, David Hoyos eta Gorka Bueno unibertsitate irakasleen eskutik. LABeko idazkari nagusiak azaldu du ikerketa enkargatzeko arrazoia: “Gure helburua eztabaida eta mobilizazio soziala surpertzen laguntzea da”.

AHT eta proiektu txikitzaileen aurka hartu TXIRRINKA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dugu. Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dugu Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” leloa izango da ekimen honen ardatza.

AHT basati eta xautzailea geldi dezatela eskatu dute gaur Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

AHTri buruz hitz egiteko Ana Pastorekin, Ana Oregi (Eusko Jaurlaritza), Donostia, Gasteiz eta Bilboko alkateak, Madrilera joango diren egunean AHT Gelditu! Elkarlanak Bilboko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan aurrean elkarretaratzea egin du. "AHTreako diru gehiagorik ez! TAV STOP No al despilfarro" lelopean proiektua basati eta xautzailea geldi dezatela eskatu dute. Proiektu hauen aurrean alternatibak badirela adierazi dute AHT Gelditu! Elkarlanetik, eta hauek ezagutu eta bultzatzeko urriaren 24an Bilbon izango den "Alternatiben Herrian" parte hartzeko deia luzatu dute.

3.000 lagunek AHTari ezetza eman zioten larunbatean Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Larunbatean Donostian AHTri ezetza emateko manifestazioa burutu genuen Donostian. "AHT Gelditu orain!" lelopean 3.000 lagun inguru bildu ginen Donostian AHTren lanak geldi daitezela eskatuz eta proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak jendartean dituen benetazko premietara bidera daitezela eskatzeko.

AHTa gelditzeko bihar denok Donostiara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abiadura Handiko Trena gelditzeko momentua da, beharrezkoa ez den proiektu bat baita, bidera ezina, sozialki alferrikakoa eta diru publikoari esker gutxi batzuk negozioa egiten jarraitu dezaten balioko duena soilik. Bihar "AHT Gelditu Orain!" lelopean Donostian manifestazioa deitu dugu eragile sozial eta sindikal ezberdinok, eta LABetik bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

AHTren gelditzea exijitzeko manifestazioa ekainaren 13an Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Astelehenean Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek prentsaurrekoa eman genuen AHT gelditzea exijitzeko ekainak 13 larunbatean Donostian deitu duten manifestazioan partehartzeko jendarte osoari dei egiteko. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ! HERRITARROK ERABAKI” lemapean egingo da mobilizazio hori, arratsaldeko 17:30etan Alderdi Ederretik abiatuta. Erakunde ugariren atxikimendua bildu du jadanik deialdiak.

Nekane Juradoren hitzaldia Basaurin: “La alta velocidad de la destrucción social”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Baietz Basauriren eskutik, gaur hitzaldia izango da 18:30ean, Pozokoetxeko Kultur Etxean. Nekane Jurado hizlaria Ekonomiketan lizentziatua da, Zientzia Aktuarial eta Finantzieroetan, Masterra Ogasuna eta Fidantza Publikoetan.

Langileok AHT gelditzera goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 
Euskal Herriko hainbat mugimenduk, erakunde sozial eta sindikalek, LAB tarteko, AHT gelditzea exijitzeko kanpaina jarri dugu martxan. Ekimen bateratu honen baitan, bi hitzordu nagusi ditugu, maiatzaren 30ean Atxondoko mendi martxan eta Ekainaren 13an Donostian izango den manifestazioan.

AHTaren kontrako argazkia
AHTaren kontrako gure jarrera agerian uzteko, egin “selfi” bat, talde argazki bat, zuen lantokian, egoitzan…. eta bidali webgunea@lab.eus helbidera.

Manifestazio nazionala ekainaren 13an AHTren kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eragile sozial eta sindikalek Abiadura Handiko Trenaren proiektua geldi dadin eskatzeko manifestazioa deitu dugu datorren ekainaren 13rako Donostian, "AHT Gelditu Orain! ¡Parad ek TAV ahora!" lelopean arratsaldeko 17:30ean irtengo da Alderdi Ederretik. Deiatzaileek AHTaren kontrako manifestua aurkeztu dute eta bertara atxikitzeko deia luzatu die era guztietako talde eta elkarteei.

Berriz ere negozioa lehenetsiko da langileon interesen gainetik AHTa bultzatuz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo eta gaur Europar Batasuneko eta munduko hainbat enpresetako ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Sustapen Ministerioko kideak, izan dira AHTari buruzko jardunaldietan Bilbon. Jardunaldi hauetan entzungo diren ahotsak azpiegitura honen aldekoak baino ez dira izango berriz ere, momentu bakar batean ere ez dute zalantzan jarriko zorakeri honi amaiera eman behar zaionik, kontrakoa, Ana Oregi, Urkulluren Gobernuko Sailburua pozarren dago Madrilgo Gobernuak 2019rako jarri dielako lanei bukaera epea.

Lau urte barru AHTaren mantenua ordaintzea inposatuko digute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekitaldia propagandistikoa burutu zuten atzo krisia bukatzen ari dela beraien diskurtsoetan esaten ari diren Madrilgo PPren Gobernuak eta Lakuako EAJren Gobernuak. Horrelako azpiegiturak, zeinek gutxi batzuen negozio interesei bakarrik erantzuten dien diru publikoz ordaintzeak ekarri digu bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larri honetara, eta orain ere, bide horretan tematurik jarraitzen dute langileria miseriara kondenatuz. 

ADIFen kontratu guztiak ikertzea eta eragile sozial eta sindikalen parte hartzea bermatuko duen auditoria sozial bat egitea eskatu du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azken egunotan AHTaren inguruan ezagutu ditugun albisteen aurrean, LABek ardura politikoak eskatzeaz gain, AUDITORIA SOZIALA burutzea, obrak eta lizitazioak betirako bertan behera gelditzea eta aurtengo aurrekontuetan AHTarentzat bideratu beharreko diru publikoa gastu sozialera aldatzea eskatzen du.

LABek AHTaren obra eta lizitazio guztiak behin betiko geldi daitezela exijitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gertatzen ari dena izebergaren punta izan daitekeelakoan, LABek auditoria sozial bat eskatzen du, eragile sozial eta sindikalen esku hartzearekin, egoera larri hau argitzeko.

AHT Gelditu! Elkarlanak hitzordua eskatu dio EAJri abiadura handiko trenaren inguruan hitzegiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko AHTren aurkako Koordinakundea Sanbin Etxean izan da gaur EAJri abiadura handiko trenaren gaia jorratzeko hitzordua eskatzeko.  AHT Gelditu! Elkarlanak Euskal Y proiektuaren eraikuntzak eragin ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsua dakarrela deritzogu eta beharrezko jotzen du gai hauen aurrean hitz egin eta proiektuaren egoeraz herria informatzea.

Page 1 of 2