LAB SINDIKATUA

2017/12/18 :: 8:13

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK INGURUMENA Topaketa Ekosozialistak

Topaketa Ekosozialistak

"Sindikalismoa, mugimendu ekologista eta mugimendu feministaren arteko aliantza ezinbestekoa da"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Industria Federazioko kide Zorion Ortigosa hizlari moduan aritu da Herri Eskola Ekosozialisten lehen saioan. Hain zuzen ere, Euskal Herriko industriaren trantsizio ekosozialaz aritu dira hizlariak, eta, Ortigosak nabarmendutakoaren arabera, Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Karta izan daiteke abiapuntua herritarron interesak babestuko dituen alternatiba bat eraikitzeko. "Gehiengo sozial bat artikulatu daiteke alternatiba baten alde", berretsi du.

Industriaren trantsizio ekosozialaz arituko dira Bilbon, maiatzaren 9an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Gune Ekosozialistak agerraldi bat egin du gaur Bilbon, eta iniziatibaren sorrera, xedeak eta lan markoa aurkeztu ditu. Era berean, Euskal Gune Ekosozialistatik bertatik sortutako Herri Eskola Ekosozialistaren berri eman dute, baita honen definizioa, helburuak eta metologia jakinarazi ere. Hain zuzen ere, herri eskolak lehen saio bat antolatu du datorren maiatzaren 9rako, 19:00etan, Bilboko La Bolsan: Euskal Herriko industriaren trantsizio ekosozialaz arituko dira.

Beste eredu bat eraikitzea posible da #ECOSOCBilbo

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, hilak 25, eman diegu amaiera Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistei. Hiru egun hauetan ez dira falta izan urgentzia ekologikoa eta larrialdi sozialari aurre egiteko alternatibak. Sistema politiko eta ekonomiko honek alternatibarik ez daukala sinestarazi nahi digute, baina beste behin agerian geratu da norabidez aldatuz gero posible dela jendarte justuago bat eraikitzea.

Oihan Ostolaza: “Eraldaketa mugimendu sozial eta sindikalen arteko elkarlanetik etorriko da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistak aurrera doaz. Bigarren egun honetan eredu produktiboa, zaintza eta enplegua; elikadura burujabetza; energia burujabetza eta ekitate sozialerako eta lurraren defentsarako hezkuntza landu ditugu mahai inguru eta tailerren bitartez. Gaurko saioan hizlarien artean Oihan Ostolaza, LABeko kidea, izan da eta ekoizpen ereduaren eraldaketaren inguruan mintzatu da.

#ECOSOCBilbo: Alternatibak eraikitzera goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Nazioarteko II. Topaketa Ekosozialistak Madrilen burutu ziren 2015eko ekainaren 26tik 28ra (ARGAZKIA: @AlterEcoSoc)Nazioarteko II. Topaketa Ekosozialistak Madrilen burutu ziren 2015eko ekainaren 26tik 28ra (ARGAZKIA: @AlterEcoSoc)
Hastear dira Bilbon “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: Erronkak ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz” izenburupean egingo diren topaketak. 23an hasita eta hiru egunez hainbat mahai inguru eta tailer izango dira gaur egungo egoeraz eta alternatibetaz hitz egiteko. Bidegurutze baten aurrean gaude: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz.

Premiazkoa da alternatibak eraikitzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek irailaren 23tik 25era Bilbon “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: Erronkak ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz” izenburupean egingo diren topaketen berri eman dute. Aurrekaririk gabeko mehatxu baten aurrean gaude gizateriarentzako zein mundu bizi osoarentzako, horregatik alternatibak eraikitzea premiazko bilakatu da.

Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak irailaren 23tik 25era

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailaren 23,24 eta 25ean Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak burutuko dira Bilbon. "Urgentzia ekologia eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz" izenburupean alternatibak bilatzea izango dute xede topaketek. Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkaria Nagusia, irailaren 25ean parte hartuko du "Sindikalismoa trantsizio ekosozialistaren aurrean" solasaldian.