LAB SINDIKATUA

2017/11/21 :: 1:43

Azken Eguneraketa:2017/11/20 :: 14:36

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK INGURUMENA Elikadura burujabetza

Elikadura burujabetza

Eusko Jaurlaritzaren Elikadurari buruzko plana aukera galdua da eskola-jangeletako ereduaren aldaketarantz bidea hasteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Oinarrizko txostenak, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren inakzioagatik prezioak adosteagatik zigortu zituzten enpresekin landutakoak, zaildu egiten du euskola jangela publikoetako benetako aldaketa bisualizatzea. Egunotan Eusko Jaurlaritzak Elikadurari buruzko plana aurkeztu du. LABek oinarrizko dokumentu honen irakurketa eta azterketa egin ditu.

Txikizioak salatzeko mendi ibilaldiarekin egin dugu bat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

La Via Campesinak munduko kongresua Derion egingo du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute. Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde, LAB barne, Bergaratik Deriora  mendi ibilaldia prestatzen ari gara  uztailaren 14tik 16ra, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu", leloarekin. Hala, jarduera honen berri atzo eman genuen, Sabin Etxearen aurrean, Bilbon, EAJren egoitzaren aurrean protesta egiteko hurbildu baiginen, txikizioen erantzuleetako bat den neurrian.

Elikadura burujabetzaren aldeko Labore ekimenari ongi etorria eman diogu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur goizean LABeko Bilboko egoitzan Labore ekimenaren bisita jaso dugu. Proiektu honek, elikadura burujabetzan sakontzeko tresna izan nahi du. Saltoki itxura izango du kontsumo elkarte honek eta nahiz eta oraindik ez den publikoki martxan jarri, aurki zabalduko ditu bere ateak. Ekimen berri honi ongi etorria emateaz gain LABek elikadura burujabetzaren alde eginiko apustua berretsi du.

Elikadura osasuntsua izateko eskubidea aldarrikatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eragileok Elikadura Burujabetza proposatzen dugu bide bezala. Hori posible egiten dutenak dira arrantza eta nekazaritza iraunkorra: elikadura osasuntsurako proposamen politikoa eta eskubidearen gauzatzea. Hori dela eta, nekazaritza eta arrantza iraunkorraren balioak azpimarratzen jarraitu behar dugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur aurkeztu duen manifestuan jasotzen den bezala. Manifestuaren aurkezpenarekin batera, ekitaldian produktu freskoa, bertokoa eta garaikoa erosi ahal izateko Etxalde telefono mugikorrerako aplikazioaren aurkezpena egin dugu.

"Politika publikoak elikatzen" nazioarteko mintegia Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Datorren azaroaren 16 eta 17an elikadura burujabetza eraikitzearen aldeko politika publikoak sustatzeko Nazioarteko I. Mintegia egingo da Donostian. "Politika publikoak elikatzen" izenburupean, jardunaldiak elikadura burujabetzaren aldeko aliantzak eraikitze bidean eztabaidarako gunea izan nahi du, esperientziak eta ekimenak trukatzeko lekua.


Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina abian da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Auzolanean Euskal Herritik Nafarroa hegoaldera eta Nafarroa hegoaldetik Euskal Herrira elikadura burujabetzaren bidean ale bat gehiago eskainiz eta euskarari auspoa emateko Errigora, Euskarari puzka udazkeneko kanpaina jarri zen martxan atzo.

Zabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa AbadiƱon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, CCOO, ESK, ELA, EHNE-BIZKAIA, ERNAI, + DENDAK eta Biduko Udal zinegotziek deituta  zabor-janari ezetz esateko eta abeltzaintza eta nekazaritza sostengarriaren alde manifestazioa egin zuten larunbatean Abadiñon.

Zabor-janaren multinazionalen aurkako manifestazioa deitu dute hainbat eragilek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, CCOO, ESK, ELA, EHNE-BIZKAIA, ERNAI, + DENDAK eta Biduko Udal zinegotziek datorren larunbaterako, hilak 14, zabor-janari ezetz esateko eta abeltzaintza eta nekazaritza sostengarriaren alde manifestazioa deitu dute Abadiñon. Manifestazioak bi abiapuntu izango ditu baturik Eroskiko aparkalekuan amaitzeko.

Elikadura burujabetzaren aldeko manifestazioa Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Datorren urriaren 27an elikadura burujabetzaren aldeko Euskal Herriko herri eta jendarte mugimenduen aliantzak elikadura eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa deitu du.