LAB SINDIKATUA

2017/03/25 :: 6:35

Azken Eguneraketa:2017/03/24 :: 17:30

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK INGURUMENA Garoña

Garoña

Garoña itxi, orain eta betiko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_ingurumena_17_03_16Garona_Garona.png
LABek bat egiten du larunbatean Gasteizen Garoña orain eta betiko ixtea exijitzen duen manifestazioarekin, eta dei egiten langile guztiei eta jendarte osoari Andra Mari Zuritik 19:00etan irtengo den mobilizazio honetan parte hartzera, eta aurrerantzean deituko direnetan ere.

Garoñako zentral nuklearra betiko itxi eta eraitsi behar da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Baldintzekin bada ere, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak Garoñaren bizitza luzatzeko aukera zabaldu du, eta jakina da hemendik aurrerako azken hitza dutenen aukera zein izango den. Zentral nuklear hau Euskal Herritik hurbil dago, Bilbotik 60 kilometrotara eta Gasteiztik 47 kilometrotara, Ordunteko urtegitik 37 kilometrotara, eta Arabako urtegitik ere hurbil. Garoñako zentral nuklearra zaharkitua dago, Fukushimakoa bezalakoa da. Beraz, Japonian ikusi genuen bezala, ez da batere segurua. Garoñako zentralak korrosio arazoak dauzka. Argi eta garbi diogu, berriz irekitzea kriminala litzateke, gobernu genozida baten erabakitzat hartuko genuke. Istripua izanez gero milaka euskal herritar hilko ginateke, eta Bizkaia eta Arabako eremu handitan ezin izango litzateke sekula inor bizi.

Garoña ixteko eskatuko dugu bihar, Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_ingurumena_17_02_01_17-02-01garonaitxi.png
Denon inplikazio eta konpromisoa behar da Garoña ez zabaltzeko. Hau aldarrikatuz hainbat elkarte, sindikatu eta alderdik dei egiten diegu euskal herritarrei otsailaren 4an, larunbatean, Bilboko Euskadi Plazan 12:30etan egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Ondoren, giza kate bat egingo dugu Euskadi plazatik Sabin Etxeraino, Errekalde zumarkalean dagoen PSOEren egoitzatik pasatuz.

Kalera irten gara, Garoña betirako itxi dezaten eskatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_ingurumena_17_01_26Garona_Garona.png
Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratzeak egin ditu, gaur, Bilbon eta Gasteizen. Foroa osatzen duten eragileen artean dago LAB, eta, beste zenbait eragilerekin batera, beste energia eredu bat posible dela nabarmendu dugu, zentral nuklearra betirako ixtea lehentasun bat izan behar duela aldarrikatu ere.

Garoña betirako ixteko eskatuko dugu bihar Bilbo eta Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratze batera deitu du biharko, 13:00etarako, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. LAB Foroa osatzen duten eragileen artean dago, eta beste energia eredu baten aldeko aldarrikapena babestuko dugu. Bizkaian ere mobilizatuko dira bihar, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean.

Txernobil = Fukushima = Garoña = Iberdrola

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_ingurumena_16_04_08GaroñaItxi_garoñaItxi.png
Garoñaren Kontrako Foroak deituta gaur, goizeko 11:00etan, Garoña betirako itxi eta desegin dezaten eskatuko dugu Iberdrolako Akziodunen Batzordearen aurrean. Gogoratu behar da Iberdrola zentralaren %50aren jabe dela.

Osasuna, segurtasuna eta ingurumena irabazi ekonomikoen aurretik, Garoña itxi orain

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iberdrola eta Endesak Garoñako zentral nuklearraren bizitza luzatu nahi dute berriro. Horretarako, Madrilen jardunean dagoen PPren gobernuaren laguntza izango dute, berriz ere. Garoñako zentral nuklearra aspaldi egon beharko litzateke itxia eta desmantelatua; horrela exijitu du LABek hainbat alditan. Azkar ahaztu zaizkie, beste kalte batzuen artean, Fukushiman izandako 200.000 hildakoak.

Garoña desmantelatzea besterik ez dugu onartuko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak biharko Garoñaren aurkako manifestaziorako deia egin behar zien langileei, baina beste behin ere, aitzakia bidez, gure osasuna, bizitzak eta ingurumena arrisku larrian jarri nahi dituztenak isilarazi nahi izan gaituzte.
Euskal herritarrok bere sasoian Lemoiz itxi genuen. Zentral nuklearren aurkako jendartea da gurea. Urteak daramatzagu Garoña ixteko exijentziarekin. Heldu gara mugara, LABek Santa Maria de Garoña zentral nuklearra desmantelatzea besterik ez du onartuko.

Garoña desmantelatu behar da, beste aukerarik ez dugu onartzen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Rajoiren gobernuak hondakin radioaktiboen hilerri bihurtu nahi du legealdi bukaeran Garoñako zentral nuklearra. Esaerak dio “gaizki pentsatu eta asmatuko duzu”, ba gure susmo txarra da, datorren legealdian Garoña berriz ireki nahiko dutela hondakinen gordailu bihurtzeaz gain.

LABek Garoña behin betiko itxi eta desmantelatzea eskatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Neurri fiskalen inguruko erabaki bategatik Garoña 2012ko abenduan itxiko zutela publiko egin ondoren, berriro ere bere jardueraren luzapena eskatzera datoz orain. LAB sindikatuak ez du baztertzen eskaera hau berriro mahai gaineratzearen ideia Madrilgo Gobernuarena berarena izan ez daitekeenik.

LAB: «Arrazoi ekonomikoak dira zentrala geratzera daramaten arrazoiak»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sostengarritasun energetikoaren lege proiektua martxan jarri orduko erabaki du Nuclenor enpresak Garoñako zentral nuklearra iztea. Enpresak, lege honen arabera zerga berriak ordaindu beharko lituzke produkzio elektrikoari dagozkionak, eta gastaturiko erregai nuklearri dagozkionak, 2013an 153 milioi euro suposatuko lekioke enpresari berorrek. Hau horrela ez balitz, Nuclenorrek Estatuko Gobernuari pultsu hau botako ez balio zentrala itxiko ote zen galdetzen du LABek, eta sindikatutik diogu, neurri fiskalen araberako arrazoien gaindikoa izan beharko lukeela zentrala ixteko erabakia.

LABek pozez hartzen du Garoñako zentral nuklearra ixtearen albistea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sistema energetiko seguruagoa lortu behar dugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko duena, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta osasun publiko hobea bermatuko duena. Lehen urratsa, berandu datorren erabaki hau, energia nuklearra baztertzea.  

LABek Garoñako zentral nuklearra behingoz ixtea exijitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Multithumb found errors on this page:

There was a problem loading image /usr/local/www/www.lab.eus/materiala/argazkiak/Arloak/ingurumena/12_03_05garoña/garoñaItxi.jpg
garoñaItxi.jpg
Igande honetan, martxoak 11, Fukushiman izandako istripi nuklearretik urtebete igaroko da, historian izandako bigarren jario radioaktiboa izan zen, Chernobilen 1986ko apirilak 26an izandakoaren ondoren. Isuri honen ondorioak, oraindik ere ezezagunak zaizkigu, orain arte inoiz ez delako itsasoko halako kutsadura mailarik izan. Aurrean dugunak, bertan behera uzten du zentral nuklearren teknologiak eta segurtasun sistemak hutsik ezin dutela egin dioen teoria.