LAB SINDIKATUA

2017/10/21 :: 13:59

Azken Eguneraketa:2017/10/20 :: 9:29

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EUSKARA

Euskara


Nafarroan hizkuntzen erabilera arautzen duen foru dekretuak ez ditu nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Zonifikazioaren legea mantentzea eta Dekretu berrian egindako aldaketen mugak salatu ditu LAB sindikatuak. Administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretuak euskararen bigarren mailako hizkuntza egoera egonkortzen jarraitzen du; orain arteko egoerari soluziorik eman gabe eta nafarren hizkuntza eskubideen urraketa betikotuz. LAB sindikatuak hamaikagarrenez moldatu duten Dekretua bertsioz bertsio okerrera egiten ari dela salatu nahi du, euskararen kontrakoen nahietara hurbilduz.

Osakidetzaren euskara planak, oraindik, langileen euskaraz lan egiteko eskubidea urratzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Irailaren 20an argitaratu zen Osakidetzan abian jarritako bigarren euskara planaren erdibideko balorazioa. LABetik jakitera eman nahi dugu, Osakidetzak hartutako konpromisoen betetze ezak, Osakidetzako langile euskaldunen eskubide urraketa ere, badakarrela.

Garbiñe Aranburu: "Euskaraz lan egiteko eskubidea dugu langileok"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa sinatu du gaur LABeko idazkari nagusiak, Donostiako Miramar jauregian, euskal gehiengo sindikalaren ordezkariekin batera, Kontseiluaren ekimenez. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute sindikatuek agerraldian, eta protokoloa praktikara eramateko konpromisoa erakutsi dute.

“Zerbitzua euskaraz” ziurtagiria lortu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek mailaz igo du eta “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiria jaso du, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Kongresualdi honetarako ezarri genuen helburua maila hau eskuratzea izan zen, eta bide horretan egin dugu lan azken bost urteetan. Hala, gure zerbitzu osoa euskaraz eskaini ahal izateko tresnak sortu ditugu, bitartekoak partekatu ditugu lankideekin eta eremu berrietan hausnarketak egin eta irizpide berriak adostu ditugu.

Lan mundua euskalduntzeko proba pilotu bat egingo dugu Urola-Kostako hainbat enpresatan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kontseiluak, LABek eta ELAk bultzatutako egitasmoa gaur aurkeztu dugu Zarautzen. Enpresaren funtzionamendua euskalduntzea, langileak euskaraz lan egiteko eskubidearen alde ahalduntzea eta euskararen gaia ekintza sindikalean txertatzea izango dira helburuan. “Honetarako guztirako, beharrezkoa izango zaigu langileen parte hartzea ahalik eta zabalena sustatzea. Langileok eragile aktiboak izan behar dugu prozesu honetan”, adierazi dugu sindikatuetako ordezkariok.

Euskararen ezagutza ez dute derrigorrezkotzat jo Pediatriako burua izateko deialdi batean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskararen ezagutza ez da derrigorrezkoa, meritutxoa besterik ez (6 puntutxo), Osakidetzako Bilbo-Basurtu ESIan pediatriako atalburu medikoa izateko deialdian. Hau erabat lotsagarria da. Osakidetzako atalburu eta arduradunei ez zaie euskararen ezagutza eskatzen, ezta Pediatriako kasuan bezala euskararen normalkuntza lehentasunezkoa den zerbitzuetan ere.

Osasungintza euskalduntzearen aldeko langile ekimenarekin bat egin dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abiatzear den Korrikaren testuinguruan, Gasteizko Osakidetzako langile multzo batek osasungintza euskalduntzearen aldarria zabaldu berri du eta, martxoaren 30ean, Korrikan kilometro batekin parte hartzeaz gain, Gasteizko Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan osasungintza euskalduntzearen alde dauden langileekin argazki bat atera dute.

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Korrikarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Korrikaren 20. ekitaldia aurkeztu zuten atzo, osteguna, Bilbon. LABeko ordezkariak bertan izan ginen, ELA eta STEILAS sindikatuko zenbait kiderekin batera. Euskalgintzako, alderdi politikoetako eta beste hainbat arlotako ordezkariak ere bildu ziren ekitaldian. Datorren ostegunean ekingo dio ibilbideari Korrikak, Otxandiotik

Administrazioan hizkuntza erabilerarako dekretu zirriborroa oso eskasa iruditzen zaigu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuaren iritziz, Nafarroako Gobernuak aurkeztu duen Administrazioan hizkuntza erabilera arautzeko dekretu zirriborroak egungo diskriminazio egoera leuntzen du, baina euskararen bigarren mailako hizkuntza izatea egonkortzen du. Hobekuntzak badaude ere, inolaz ere ez ditu bermatzen nafarren hizkuntza eskubideak eta hizkuntza hautatzeko askatasuna Administrazioan.

Euskara hutsean aritzen gara zuzendaritza egituretan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek euskararen erabileraren inguruan ikasturtero egin ohi duen neurketaren azken emaitzak eskuetan ditu jada. Datuek erakusten dute sindikatuak euskara hutsean funtzionatzen duela Komite Exekutibo, Nazio Biltzar eta Nazio Komiteari dagokienez. Hain zuzen ere, neurketak zuzendaritza egiturak hartzen ditu erreferentziatzat, eta kopuruek ez dute zalantzarako tarterik uzten: 2015-2016 ikasturteko euskara erabileraren batez besteko indizea 9 puntukoa da, sabaiatik puntu eskasera.

Aldaketa euskaraz egiteko garrantzia aldarrikatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskararen Nazioarteko eguna ospatu berri dugun honetan LABek euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa adierazi nahi izan du. Urtero egiten den euskal liburu eta disko azokaren harira Durango euskaltzalez betetzen dela baliatuz, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du “langileok aldaketa euskaraz” aldarrikatuz.

Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak betidanik egin du euskararen aldeko apustua. Zentzu honetan bi norabide finkatu ditu, alde batetik lan mundua euskalduntzeari begira urratsak ematea eta bestetik sindikatuaren funtzionamendua ere euskara hutsean egin dadin neurriak hartzea. Azken helburu honi begira eta euskararen erabilera sustatzeko, hobemahaiak izeneko ekimena martxan dago sindikatuko hainbat egoitzetan.

LAB eta ELAk lan mundua euskalduntzeko egitasmo berri bat martxan jarri dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuingurua baliatuz, ELA eta LAB sindikatuek eskaini dute gaur, hilak 29. Berta lan mundua euskalduntzeko elkarlanean garatuko duten egitasmo baten berri eman dute, euskararen normalizazioarekiko bi sindikatuok dugun konpromisoa berretsiz. Urola Kostan jarriko dugu martxan ekimen pilotu hau eta lan mundua euskalduntzeari begira, LAB eta ELAko militanteek elkarrekin garatuko dugu. Eskualdeko 15 bat enpresatan garatuko dugu egitasmoa, eskualdeko herri nagusi guztiak bustiz eta enpresa tamaina zein izaera anitzak inplikatuz.

Guztion eskubideak bermatuko dituen administrazio eta sektore publikoaren alde egiten dugu, baita hizkuntza eskubideei dagokienez ere

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ika-mika handia eragin du atzo PSE-EEk euskarak administrazioan izan behar duen lekuaren inguruan aurkeztutako bideoak. PSE-EEk probokazioaren bidea aukeratu du hauteskunde kanpainan lekua egiteko. Horrek ekarri ahal dizkion etekin edo galera elektoraletatik harago, LAB sindikatuak bideoan esandakoa suposatzen duen ageriko zentzugabekeria berretsi nahi du.

Lan mundua euskalduntzeko egindako ekarpena saritu du Bai Euskararik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den ostiralean, uztailak 1ean, Bai Euskarari Sariak 2016 banatu ziren Donostian. LAB sindikatuak ekitaldian parte hartu zuen, beste eragile sozial, enpresa eta norbanakoekin batera. Eremu soziekonomikoan eragin eta lan munduko subjektu ezberdinen arteko elkarlanean Bai Euskarari ziurtagiri Elkarteak urteetan zehar egindako lana balioan jartzeko baliatu zuen. Lan mundua euskalduntzeko egindako ekarpena saritu du Bai Euskararik

Bide eman euskarari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskalgintzak ekainaren 4rako egin duen manifestazioraren aldarrikapenarekin bat egin du LAB sindikatuak eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu die euskaraz bizi eta lan egin nahi duten guztiei. Manifestazioa, 17:30ean abiatuko da Golemetatik.

Nafarroako sindikalgintzak euskarari bide eman behar zaiola aldarrikatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Administrazio publikoan gehiengoa duten sindikatuek — LAB, ELA, STEILAS, EHNE, ESK, CGT eta HIRU — euskalgintzak ekainaren 4rako egin duen manifestazioraren aldarrikapenarekin bat egin dute eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu diete euskaraz bizi nahi duten langile guztiei. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, bestalde, elkarlanaren beharra nabarmendu du eta euskararen normalizazioan langile mugimenduaren beharra azpimarratu. Manifestazioa, 17:30ean abiatuko da Golemetatik.

Lan mundua euskalduntze prozesuan langileok subjetu eta eragile izan behar dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azken urteetan PNV eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dituzten hizkuntza politikek izan duten ibilbidearen aurrean sindikatuak aurrera daraman lerroaren berri emanez agerraldiea eskaini du gaur. Ainhoa Etxaide LABeko Idazkari Nagusiak, adierazi du “lan mundua euskaldundu nahi badugu langileok sujetu izan behar dugula".

Euskararen normalizazioa, etorkizuneko inbertsioa da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Imanol Arruabarrena eta Edurne Agirre - LABeko Osakidetzako kideak

Aste honetan egunkari batean irakurri ahal izan dugu honako “albistea”: Osakidetzak euskara ikasten ari diren langileak ordezkatzeko zazpi miloi “gastatu” omen ditu azken hiru urteetan. “Gastua” omen da. Aldiz, egunkari berdinean irakurri izan dugu Espainiako Gobernuak 978 miloi “inbertitu” dituela Abiadura Handiko Trena eraikitzeko. Bistan da hitz bakoitzaren atzean dagoen mezu ezkutua. Euskararen kasuan, dirua xahutu, galdu, egin da, onurarik ez omen dakarren kapritxo batean. Abiadura Handiko Trenaren kasuan, aldiz, jarritako diruzarra ondo jarria dago eta diru-jartzailearen borondate onaren erakusgarri da.

Aiaraldeko euskalgintza kontseilua jaio da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
40 erakundek —horien artean LAB sindikatuak—Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu dute. Osatu berri den kontseilu honen helburu nagusia euskararen normalizazioaren alde elkarlanean aritzea izango da. Horretarako, ahalik eta eragile gehienen elkarlana sustatuko du kontseiluak. Erakunde berriaren xedea da Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntze­ko euskarriak sortzea.

Page 1 of 4