LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 21:51

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Berdintasuna Benetako inplikazioa exijitzen diogu Osakidetzari Berdintasun Planaren inguruan

Benetako inplikazioa exijitzen diogu Osakidetzari Berdintasun Planaren inguruan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Osakidetzak gizon eta emakumeen arteko berdintasun plan bat eduki behar zuen orain dela 10 urte, legeak behartzen duen moduan. LABek behin eta berriro salatu du egoera.

2015ean, kanpoko enpresa baten bitartez, Osakidetzako gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko diagnosi txosten bat burutu zen, hau izan zen legalki eskatutako plana lantzeko lehen pausoa. Emakumeen kontrako soldata arrakala %24,44koa da, berdintasun eza arazo estrukturala da eta neurri estrukturalekin egin behar zaio aurre.

LAB sindikatuan ez gaude prest berdintasun plan hau parlamentuaren agindua betetzeko soilik izatea, gakoa jendearen bizi kalitatea hobetzea eta desberdintasunak saihestea baita. Beraz, berdintasun batzordean dugun presentzia benetan jarduteko konpromisoa izatearekin baldintzatzen dugu.

Plan hau eraginkorra izateko betebeharra dugu, Osakidetzako 35.000–45.000 langileez gain, (noizbait jakingo ote dugu benetan zenbatekoa den Osakidetzako langile kopurua?) biztanleriaren gehiengoarekin harreman zuzena duelako.

Barne-plana eta kanpo-plana ezberdin lantzeko beharra ikusten dugu, kanpora begirako planean feminismoa eta berdintasuna lantzen duten kanpo eragile desberdinek bertan egon beharko dute (emakume kolektiboak, paziente eta erabiltzaile kolektiboak...) eta era berean, koordinazio sozio- sanitarioaren hobekuntza bat.

Barne-planaren helburua ez da soilik soldata mailen aldea, ezin dugu ahaztu jendart- ongizatea guztien inplikazioaren menpe dagoela bizitzaren etapa guztietan, gure lan-bizitzan kontziliaziora behartzen gaituelarik. Plana behartuta dago kontziliazio eta erantzunkidetasun neurriak hartzera, eta era berean, Lan-Baldintzen Akordioa aldatzera.

Plana eraginkorra izateko berdintasunean aditu diren langile talde bat behar dugu Osakidetzako plantila barruan (15 berdintasun teknikari gutxienez) planari forma emateko, aldaketaren eragile izateko, eta lan espezifikoak egiteko.

Zoritxarrez, berdintasun planak administrazio tramite huts bihurtu dira, ezer egiten ez dela estaltzeko. Guk argi ditugu gure eskariak: konpromisoa eta baliabideak.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.