LAB SINDIKATUA

2018/08/17 :: 12:43

Azken Eguneraketa:2018/08/14 :: 16:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Abortatzeko eskubidea Argentinako emakumeei elkartasuna adierazi diegu

Argentinako emakumeei elkartasuna adierazi diegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Apirilean eta maiatzean zehar, Argentinako Nazio Kongresuan hamalau asteetara arte abortuaren despenalizazioa jasoko lukeen legea eztabaidatu zuten, eta, aste honetan, Senatuak lege berri hori atzera bota du.

Argentinan, 1921eko legeak baldintza oso zehatzetan baimentzen du abortua: emakumearen osasun edo bizitza arriskuan egotekotan edo bortxaketarik ematekotan. Baina, abortatzeko eskubidea ez aitortzeak ez dakar aborturik ez egotea, baizik eta abortu klandestinoak egitea eta dirurik ez duten emakumeen bizia arriskuan jartzea.

2018ko apirilean eta maiatzean zehar, hamalau asteetara arte kausalik gabeko abortuaren despenalizazioa Nazioko Kongresuan eztabaidatu dute. Aurrekaririk gabeko gertaera izan da, Kongresuan lege-proiektua aurkezten den zazpigarren aldia izateaz harago, Gobernuak eztabaida eman dadila baimentzen lehen aldia izan delako.

Lege proiektuak delitu bezala abortua despenalizatzea eta doako abortu segururako sarbidea politika publikoetatik legeztatzea helburu bezala du, eta Argentinako kaleak berdez jantzi dira aldarrikapen horiek gizarteratzeko.

Emakume batek arrazoi asko izan ditzake abortatzeko, baina Senatuak hartutako erabakiarekin bere gorputzaren gaineko subiranotasuna giza eskubidea dela ukatzen zaio. Erabaki guztiz onartezina da.

LABek Argentinako emakumeei egindako borroka eskertu eta goraipatu nahi du, eta emakumeok eskubide eta gorputzen jabe izan arte borroka feministan jarraituko duela berresten da.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.