LAB SINDIKATUA

2018/10/16 :: 2:35

Azken Eguneraketa:2018/10/15 :: 12:19

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Abortatzeko eskubidea

Abortatzeko eskubidea

Erabakitzeko lehenengo territorioa gure gorputza da!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailaren 28 honetan, “Abortuaren despenalizazioaren aldeko borrokarako eguna” den honetan, LABetik gure elkartasuna eta babes osoa helarazi nahi diegu munduan zehar gure gorputzetan erabakitzeko eskubideen alde borrokan dauden gure ahizpa guztioi.

Argentinako emakumeei elkartasuna adierazi diegu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Apirilean eta maiatzean zehar, Argentinako Nazio Kongresuan hamalau asteetara arte abortuaren despenalizazioa jasoko lukeen legea eztabaidatu zuten, eta, aste honetan, Senatuak lege berri hori atzera bota du.

Desobedientziarik gabe ez dago askatasunik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, irailak 28, abortatzeko eskubidearen aldeko nazioarteko eguna izan zen. Gure irakurketa plazaratzeaz gain, Idazkaritza Feministako kide Arantza Vazquezek eta Elixabete Etxeberriak iritzi artikulu bat egin dute abortatzeko eskubidearen alde.

Abortua oraindik ez da eskubide normalizatu bat Osakidetzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Irailak 28 da gaur, abortatzeko eskubidearen aldeko nazioarteko eguna. Beharrezko baliabideak ditugu abortuaren eskubidea ingurune normalizatu batean gauzatu ahal izateko, Osakidetzako edozein pazientek gisa, osasungintza publiko eta kalitatezko batean. Eta ez dezagun ahaztu: legezko eskubidea dugu.

Abortatzeko eskubidearen aldeko kontzentzazioak Osasungintzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Abortatzetzeko Eskubidearen aldeko EHko Plataformak elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko Ospitale ezberdinetan Abortatzeko eskubidearen alde. Gogoratu behar da datorren igandean, hilak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta Plataformak bi deialdi luzatu dituela; bata Bilbon 12:00etan eta bestea Gasteizen 12:00etan ere.

Irailak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

«Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataformak eta ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen irakurketa»

1990etik eta Latinoamerikako eta Karibeko erakunde feministen proposamenaren ondoren, irailak 28an Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.  Aurten PPren gobernuaren aintzinako garaietako erreforma ultramontanoak kalera aldarrikatzen ateratzera behartu gaitu, berriz ere emakumeok gure gorputzen eta bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidearen alde. 

Abortua libre, publiko eta doakoa eskatzeko elkarretaratzea Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasadan ostiralean, hilak 27, Gallardonen legea Ministroen Kontseiluan aurkeztu ondoren uztailean legeak berehalako tramitazioa izango du Kongresuan. Horri erantzuteko, elkarretaratzeko deia egin du Bizkaiko Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataforma Feministak gaurko. Mobilizazioa arratsaldeko 19:00etan izango da Bilboko Plaza Eliptikoan.

LABek Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatua Euskal Herri independente, sozialista, euskalduna eta FEMINISTA du helburu. Hortaz gaur egungo eredu politiko eta sozioekonomikoaz aparte, gaur egungo eredu patriarkala ere eraldatzea du bere zerengintzat.

«Abortoa eskubide unibertsal, doakoa eta bestelako zerbitzu publiko bezala eskaintzea aldarrikatzen du LABeko Osasungintzak»

Argazkiak Abortatzeko Eskubidearen aldeko manifestaziora dei eginez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak datorren apirilaren 5ean Abortatzeko Eskubidearen aldeko manifestazioan parte hartzea bultzatzeko argazkiak biltzeko ekimena jarri du martxan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta manifestazioa Iruñeako Golem Zinemetatik abiatuko da arratsaldeko 17:30etan "Abortzatzeko Eskubidea. Gure gorputza. Gure Erabakia" lelopean.

LAB ere apirilaren 5ean abortatzeko eskubidearen alde!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


LAB bestelako Euskal Herria lortzeko borroka egiten du, eraldaketa horretan emakumeon eskubideak eta erabakiak errespatatuak izan behar dute. Hau horrela izanik, emakumeok gure gorputzaren inguruan erabakaitzeko eskubidea defensatzen dugu eta ondorioz, aborto ziurra legala eta dohakoa aldarrikatzen dugu.


Aborto legearen aurkako mobilizazioak Euskal Herriko hiri eta herrietan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko hiri eta herrietan aborto legearen aurkako mobilizazioak burutu ziren hilaren 21ean. Aborto Legearen Kontrako Euskal Herriko Plataformaren deialdiari jarraituz milaka pertsonek abortatzeko eskubidea aldarrikatu zuten.

Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aborto Legearen Kontrako Euskal Herriko Plataformak deituta, bihar, hilak 21, aborto legearen aurkako mobilizaizoak izango dira Euskal Herriko hiriburu eta herri ezberdinetan. Plataformako kide den LAB sindikatuak legearen aurka eta dohan eta aske abortatzeko eskubidearen alde mobilizazioetan parte hartzeko deia nahi du.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.