LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 21:52

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Indarkeria sexista Nafarroako Auzitegiak La Manadaren inguruan hartutako azken erabakiaren ondoren, epaitegietan emakumeontzat justiziarik ez dagoela berretsi nahi dugu

Nafarroako Auzitegiak La Manadaren inguruan hartutako azken erabakiaren ondoren, epaitegietan emakumeontzat justiziarik ez dagoela berretsi nahi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Gaur, epaia irmoa izan arte Nafarroako Auzitegiak San Ferminetako erasotzaileak baldintzapeko askatasunean jarraituko dutela erabaki du.

Azken urteotan, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei bide instituzionalek sufrikario erantsia dakarkiela salatu izan dugu. Justiziak, indarkeria matxista jasan duten emakumeak babestu ordez, emakumeok berriro ere bortizki zapaltzen eta erasotzen gaitu. Justizia heteropatriarkala da.
Gainera, indarkeria matxistaren aurrean erakunde publikoen aurpegi zuriketa salatu nahi dugu ere, indarkeria matxistaren kontra egitearen ardura guztiona dela esan arren, inongo konponbiderik ematen ez dutelako.

Guk ez dugu justizia horretan sinisten, ez dugu sinisten justizia patriarkal, klasista, arrazista eta misoginoan...

LABetik gure elkartasuna adierazi nahi diegu indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei eta erakunde publikoei bestelako justizia bat eraikitzeko pausu ausartak ematea eskatzen diegu.

LABek borrokan jarraituko du indarkeria matxistaren kontra, lantokietan zein kalean, salaketak eginez eta alternatibak proposatuz, eta borroka honetara gehitzeko deia egiten die langileei.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.