LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 11:26

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Indarkeria sexista Sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dago emakumeontzat justiziarik

Sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dago emakumeontzat justiziarik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako epaitegietan egindako protesta.Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Donostiako epaitegietan egindako protesta.

Argentinako mugimendu feministak emakumeen eta disidentzien greba plurinazional batera deitu du gaurko, herrialde osoan, bortxaketaz akusatuta zeuden hiru pertsona aske gelditu ondoren. Gaur jakin dugu, aldi berean, "la Manada" auziari buruzko epaia.

Gaur, abenduak 5, Argentinako mugimendu feministak emakumeen eta disidentzien greba plurinazional batera deitu du herrialde osoan, bortxaketaz akusatuta zeuden 3 pertsona aske gelditu ondoren. Mar de Platako Ahozko krimenentzako 1.go epaitegian 16 urteko Lucia Perez bortxatu eta erailtzeagatik salatuta zeuden 3 pertsonak aske utzi ditu, eta droga eduki eta komertzializatzeagatik bakarrik kondenatuta izan dira. Horren aurrean, Argentinako mugimendu feministak sententzia hau salatzeko gaurko egunerako greba nazional feminista batera deitu du.

Euskal Herrian Nafarroako Justizia epaitegi Gorenak “La Manadako” kideen kontra abusuengatik eta ez bortxaketarengatik ezarritako zigorra berretsi duela ezagutu dugu, berriro justizia heteropatriarkal baten aurrean gaudela berretsiz.

LABeko Idazkaritza Feministatik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Argentinako emakumeei eta salatu nahi dugu sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dagoela emakumeontzako justiziarik, ez Argentinan, ez Euskal Herrian, ez inon.

Justizia matxista, misogino, arrazista eta klasista honen kontra borrokan jarraituko dugu, justizia sari eta zigor parametroetan oinarrituko ez den mundu feminista bat eraikitzeko, eta mundua ulertzeko beste ikuspegi baten alde, non pertsonen arteko harremanak ez diren botere harremanak izango eta gure bizitzak, gu guztion bizitzak, balioa izango duten.

 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.