LAB SINDIKATUA

2018/10/15 :: 16:29

Azken Eguneraketa:2018/10/15 :: 12:19

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Martxoak 8 Oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 8ko Greba Feministaren gutxieneko zerbitzuen epaia

Oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 8ko Greba Feministaren gutxieneko zerbitzuen epaia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Justizia Auzitegi Nagusiak 2018ko uztailaren 18ko 354/2018 sententzia eman du, martxoaren 8ko grebaren gutxieneko zerbitzuen harira.

Anulatu dituen apartatuak ondorengo hauek dira:

- Neguko errepideen egoerari buruzkoak. Atal honek esaten zuen emergentzia zerbitzuak jai egun batean bezala ezartzen zituen, baina salbuespena sartzen zuen alerta kasuetan, esanez kasu hauetan alerta kontutan hartuko zela zerbitzu minimoak ezartzeko.

Auzitegiaren aburuz, honek motibazio falta du, ez delako zehazten ze gradutako alertaren kasuan ezarriko diren, ezta zelako kopuruan, ... eta beraz proportzionalitate juizioa egitea ezinezkoa dela.

- Zerbitzu sozialak: egoitzak. Kasu honetan gerokultoreen %70 zegoen dekretatuta eta %10 gehiago bazkalordu, goiz eta iluntzean. Eta erabiltzaileek %70ean dependentzia grado II eta III zituzten kasuetarako, gerokultoreen %80.

Justizia Auzitegi Nagusiak portzentaia horiek jeitsi ditu %70etik %50era eta %80tik %70era. Argumentazioa, ezin direla aurreko neguan izandako greba indefinituaren zerbitzu minimo berak izan, grebaren intentsitatea/iraupena ez delako berdina.

- Haurreskolak partzuergoa: Kasu honetan koordinatzailea eta zuzendaritzako kide bat zeudeten deituak zerbitzu minimoak egitera. Justizia Auzitegi Nagusiaren aburuz zuzendaritzako kide horren aipamena bertan behera geratu behar da, ez baitago zuzendaritzarik Haurreskoletan.

Osakidetzaren atalean aldiz, ez du anulatzen baina nola interpretatu behar den argitzen du.

Beraz, epaia oso positiboki baloratzen dugu.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.