LAB SINDIKATUA

2018/08/16 :: 22:14

Azken Eguneraketa:2018/08/14 :: 16:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK EMAKUMEAK Martxoak 8 Gehiengo sindikalak M-8ko greba feministarako zerbitzu minimoen inguruan aurkeztutako helegitea partzialki onartu dute

Gehiengo sindikalak M-8ko greba feministarako zerbitzu minimoen inguruan aurkeztutako helegitea partzialki onartu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Atzo salatzen genuen Eusko Jaurlaritzak biharko greba feministarako gutxieneko zerbitzuak gogortu zituela emakumeon grebarako eskubidea urratuz. Ondorioz, inpugnatu egin genituen sindikatuok..

Ebazpena jaso dugu eta partzialki onartu dute gure helegitea. Horrela, nagusientzako egoitzetan %50an jarri dituzte, aurreko %70ekoak jaitsiz. Bestalde, II eta III. Graduko aitortutako menpekotasuna %70etik gorakoa duten erabiltzaileentzako egoitzetan, %80tik %70era jaitsi dituzte.

Hala ere, argi ikusten dugu ezarritako gutxieneko zerbitzuek urratu egiten dutela emakumeon grebarako eskubidea. Gainera, sektore feminizatuenak izan dituzten jopuntuan gutxieneko zerbitzuak zehazterako garaian.

Gaineratu beharra dugu egunotan instituzioetatik grebaren aldeko mezu ugari jasotzen egon garela, baina mahai gainean dugun kontuarekin argi geratzen dela aldarrikapenen eta benetako praktika eta jardueren artean dagoen aldea.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.