LAB SINDIKATUA

2017/05/01 :: 8:03

Última actualización:2017/04/29 :: 10:09

IDIOMA
Estas aquí: Sindicato LAB 9 Congreso Nacional

9 Congreso Nacional

Sindikatu nazional moduan jorratu beharreko bidea izan dugu aztergai hendaian

Email Imprimir PDF
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_04_26solasaldia_17-04-26mugazgaindi.png
Datozen urteetan sindikatuaren lerroan zentralitatea izango duten gaiak landuz hainbat solasaldi egin ditu LABek azken hilabeteetan. Ziklo honen baitan gaurkoan Lurralde Batasunaren Garaia, Sindikalgintza mugaz gaindi izenburupean hendaian antolatutako mintegian hartu dugu parte. Bertan LABek, sindikatu nazional moduan jorratu beharreko bidea izan dugu aztergai.

Garai berrirako zuzendaritza proposamena aurkeztu du LABek

Email Imprimir PDF
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_2017_04_03agerraldia_17-04-03agerraldia.png

Zuzendaritza parekidea eta baliabide berriez hornitua

9. Biltzar Nagusiaren prozesuarekin aurrera jarraitzen du LABek. Gaurkoan, datozen 5 urteetan sindikatua gidatzeko proposatzen den zuzendaritza-lan taldea aurkeztu dugu eta Biltzar Nagusi honen harira sortu den aplikazioan proposamen alternatiboak egiteko aukera zabaldu dugu. Nazio komite berri horren egituraketan hainbat berrikuntza aurreikusten dira, guztiak, datozen urteei begira sindikatuak ponentzietan jasotzen dituen erronka eta egitasmo nagusiek eskatzen duten zuzendaritza-eredua osatzera bideratuta.

Ainhoa Etxaide: "Estatu bat nahi dugu, ahalik eta gaitasun gehien emango digun estatus politiko bat"

Email Imprimir PDF

b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_03_24Solasaldia_Ainhoa2.png
LABen hitzaldi zikloa Bilbora iritsi da ostegunean, Ainhoa Etxaideren solasaldiarekin. Burujabetza, aliantzak, langileen borroka, feminismoa... gai asko izan ditu hizpide sindikatuko idazkari nagusiak, Hika Ateneoan egindako ekitaldian. Elkarrizketa Ekhiñe Atorrasagsti eta Maite Asensio kazetariek gidatu dute, eta gogoeta mamitsuak utzi ditu. Biltzar Nagusiaren atarian gauden honetan, Etxaidek nabarmendu du LABen erronka nagusienetako bat burujabetza prozesuari bultzada ematea dela.

"Borrokak bakarrik ekarriko du langileok behar dugun bizi eta lan eredua”

Email Imprimir PDF
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_03_22Solasaldia_Durango.png
LABek antolatutako solasaldi zikloak aurrera darrai. Durangon eta Tolosan aritu gara egunotan, “Sindikalgintzaren garaia. Ekintza sindikal berrirantz” lelodun mahai inguruekin. Bihar, osteguna, Bilbon izango gara: sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek hartuko du hitza Hika Ateneoan, 18:30ean, “Gure garaia. Hamarkada bat sindikalgintzatik” leloarekin.

Traslada tu pregunta a Ainhoa Etxaide

Email Imprimir PDF
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_03_21Solasaldia_SolasaldiaAinhoaOnLine.png
Casi ha pasado una década desde que Ainhoa Etxaide accediera al cargo de secretaria general. En todos estos años, la crisis económica y las reformas han golpeado con fuerza a la clase trabajadora y los ataques contra el sindicalismo vasco han sido constantes. LAB ha conseguido hacer frente a la situación, con Etxaide al frente. Y no solo eso, el sindicato también ha establecido las bases para abrir un nuevo tiempo, nuestro tiempo, el de las y los trabajadores. Nos encontramos en la antesala del Congreso Nacional y Ainhoa Etxaide hablará de todo esto en la charla que tendrá lugar el 23 de marzo en Hika Ateneoa de Bilbo, a partir de las 18:30.

Página 1 de 3