2018/12/16 :: 15:42

Última actualización:2018/12/14 :: 12:34

IDIOMA
Estas aquí:

Unibertsitatean prekarietatea oso presente dagoela salatu dugu Ibaetan

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Ekimen Ibiltaria indartsu iritsi da Donostiara. Ibaetako kanpusean egon gara goizean, eta bertan egokitu dugu "Lan duina, bizi duina" dinamikaren berri ematen duen gunea. Eguerdian, manifestazio bat egin dugu kanpusean barrena, unibertsitatean lan egiten duten langileen egoraren berri emate4ko. Izan ere, hainbat dira prekarietatea bertatik bertara pairatzen dutenak: garbitzaileak, ikerlariak, ikasleak eta bekadunak, besteren artean. Guztiok izan ditugu gogoan protestan.

Ekimen Ibiltaria gaur iritsi da Donostiara, eta asteburuan geratuko da hiriburuan.

Goizeko jarduerak amaituta, gaur arratsaldean ekimen gehiago ditugu aurreikusita:

-17:00etan, karparen muntaketa Tabakalera aurrean (Nestor Basterretxea Plaza).
-17:30ean, elkarretaratzea Tabakalerako azpikontratetako langileekin; eskuorri banaketa beraien egoera azalduz.
-18:30etik 20:00etara, kultur emanaldia: kantautoreak, magoak, graffiteroak, ... (lotzen ari gara).
-Arratsaldean zehar, erakusketa Egia pasadizoan prekarietatearen panelekin.

Bihar, larunbatarekin, jarduera eta protesta gehiago egingo ditugu:

-11:00etan, karparen muntaketa Bulebarrean.
-11:00etatik 12,30era, kalejira Alde Zaharretik ostalaritzako hitzarmenaren alde taberna ezberdinetatik pasaz; bertsolariak, trikitia...
-13:00etan, elkarretaratzea Bulebarrean ostalaritzako hitzarmenaren alde.
-Goiz osoan zehar propaganda banaketa karpa inguruan.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.