LAB SINDIKATUA

2017/12/14 :: 9:10

Última actualización:2017/12/13 :: 15:55

IDIOMA
Estas aquí:

Igor Urrutikoetxea

Igor Urrutikoetxearen laugarren urteurrenean, Kataluniaz berbetan Lezaman

Email Imprimir PDF

Azaroaren 28an lau urte bete ziren Igor Urrutikoetxea LABeko Nazioarteko arduraduna hil zela. Urtero egiten duten antzera, omenaldia egin zioten Lezama bere jaioterrian, , sindikatuko kide askoren presentziarekin, besteak beste, Dabid Lizarralde Exekutiboko kidea.

Igor Urrutikoetxea omenduko dute, larunbatean, Lezaman

Email Imprimir PDF

Oxangoitin jarri dute hitzordua, 13:00etan, familiaren etxe aurreko zuhaitzara joateko. Ekitaldi bat egingo dute bertan. 14:45ean, berriz, bazkari bat egingo dute Oxangoitin eta, bazkalostean, CUPeko kide batek solasaldi bat eskainiko du.

Actos de recuerdo a Igor Urrutikoetxea en Lezama el segundo aniversario de su fallecimiento

Email Imprimir PDF

Hace dos años nos dejé el militante de LAB Igor Urrutikoetxea. Su recuerdo está vivo y el 28 de noviembre, segundo aniversario de su fallecimiento, se realizaron varios actos en su localidad natal Lezaman.

Igor Urrutikoetxearen omenezko ekitaldiak Zornotza eta Lezaman, bere heriotzaren lehen urteurrenean

Email Imprimir PDF

Igazko azaroaren 28an hil zan Igor Urrutikoetxea Bilbao, Brasilen. Ibilbide luzea zuen Urrutik sindikatu barruan. Aholkularitza juridikoan hasi, Hego Uribe Arratiako arduradun, metalean gero, Nazioarteko idazkaria zen hil zenean. Hori sindikatu barruan, Lezama jaioterrian saltsa guztietan ibilitakoa zalako aurretik, euskalgintzan, herrikoan, presoen aldeko mugimenduan, internazionalismoan… 

 Gaizka Zuriarrain eta Zaloa Ibeas (LAB)
 
La lluita de classes com a única via per la independència real. Recordant l’Igor… Continuem lluitant (COS)
 
Askapenaren gutuna
 
Message of the European Regional Office of WFTU in memory of Comrade Igor Urrutikoetxea

Igor Urrutikoetxea, beti gogoan

Email Imprimir PDF

Gaur, azaroak 29, zapatua, Igor Urrutikoetxea Bilbao gogoratu eta omentzeko ibilaldia antolatu dute Lezamako lagun eta ingurukoek. «URRUTI, beti gogoan beti bihotzean» 12:00etan emango zaio hasiera ibilaldiari Lezamako Oxangoiti Kultur Elkartean.

«URRUTI, beti gogoan beti bihotzean»

Email Imprimir PDF

Datorren azaroaren 29an, zapatua, Igor Urrutikoetxea Bilbao gogoratu eta omentzeko ibilaldia antolatu dute Lezamako lagun eta ingurukoek. «URRUTI, beti gogoan beti bihotzean» 12:00etan emango zaio hasiera ibilaldiari Lezamako Oxangoiti Kultur Elkartean.

Igor Urrutikoetxeari omenaldia urtarrilaren 18an Lezaman arratsaldeko 18:00etan

Email Imprimir PDF

Azaroaren 28an Brasilen, istripu larri baten ondorioz hil zen gure lagun, kide eta LABeko nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxearen gorpua ostiralean iritsi zen Euskal Herrira. Lehen harreraren ostean, merezi duen omenaldia Lezamako frontoian egingo diogu urtarrilaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan.

Homenaje a Igor Urrutikoetxea en Argentina

Email Imprimir PDF

En una charla en la Taberna Internacionalista Vasca de Buenos Aires, en el marco de las Cátedras Bolivarianas, se homenajeó al recientemente fallecido Igor Urrutikoetxea.

Harrera beroa Igor Urrutikoetxeari Lezamako plazan

Email Imprimir PDF

Abenduaren 6ko iluntzean egin zitzaion lehen harrera Igor Urrutikoetxearen gorpuari Lezamako Udaletxeko plazan. Ehundaka burkide eta herritarrek hartu zuten parte ekitaldian.

Igor lezamarra, Igor laguna, Igor ikaslea, Igor zinegotzia, Igor internazionalista, Igor sindikalista, Igor lankidea, Igor... pertsona aparta benetan!

Email Imprimir PDF
Bakarrik asko emon dauen pertsonak itzi ahal dau hain samin haundia gure artean eta Igorrek asko emon dau sinistu dauen guztietan.

Orain, Igorretaz berba egitea ez da erraza, eta ez da kontatzeko gauzarik ez dagoelako; aitzitik, gauza larregi dagozelako eta guk gure sentimenduak baretu eta ordenatu behar doguzelako. Horregaitik, urtarrilaren 18an, hemen, Lezaman egingo jakon omenaldia aukera ederra izango da Igorrek bere bizitzan, Euskal Herrian eta munduan zehar, leku eta esparru askotan landatutako haziek fruitua emon dagien.

Igor lezamarra, Igor laguna, Igor ikaslea, Igor zinegotzia, Igor internazionalista, Igor sindikalista, Igor lankidea, Igor... Igorren bizitzako alderdi asko dira eta danon batuketaren emaitzaz gozatu dogu guk geure bizitza beragaz konpartituz. Pertsona aparta benetan!

Igorrek erakutsi dosku amesten doguna lorgarria dala hori lortzeko indarra eta gogoa ipini ezkero. Garaipen txikiak, baina bata besteagaz pilatuz egunero garatzen ari garen bidea luzatuko dogu.

Gaztetatik, internazionalismoak kutsatua eban Igorren odola eta horrek bere bizia bideratu dau. LAB sindikatuan sartu zanean, Askapenean militatzen, Lezaman Ezker Abertzaleko zinegotzia, LABen abokatua eta, ganera, oporraldian mundutik zehar motxilero. Munduan egozan herri zapalduei beti elkartasuna eta konpromisoa ageriz.

Sindikatuan ardura desberdinetan egon da, baina, orain urte batzuk, afizioa ofizio bihurtzeko aukera izan eban LABeko Nazioarteko ardura hartuta. Harrezkeroztik, irrifarra eta begien dirdira berezia sumatzen jakon, ordurarte lanean ipinitako gogoa grina bihurtu zan. Berak esateban lez, “sindikatua serioa da, hemen gauzak planifikauta egiten doguz”.

Lan eskerga egin dau munduko herri desberdinetako askapen sozial eta nazionaleko borrokak eta Euskal Herriko askapen prozesua, zubi lana eginez, alkarri ezagutarazteko. Euskal Herriko eta LABeko enbaxadorea izan dogu Igor.

Baina Igorren konpromisoa zabala zan, agendan beti izan dau presoak bisitatzeko lekurik, gertutik ezagutu dauz be gure herriak jasaten dauen errepresioaren ondorioak.

Hemen gagozen askok harro esan daikegu, gu Igorren lagunak garela.

Igor,
bidaiari nekaezina
injustiziaren kontrako borrokalari
sindikalista kontsekuente
betiko lagun

Agur eta ohore


Página 1 de 2