LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:27

Última actualización:2017/05/25 :: 4:21

IDIOMA
Estas aquí: Rafak egunotan jasotako babesa Santoñara eraman dugu



LABek 9. Biltzar Nagusia gauzatuko du Gasteizko Europa jauregian, “LAB 4.0 Gure Garaia” lelopean. Biltzar Nagusian eztabaidagai izango ditugun bi ponentziak urtarrilaren 19an aurkeztu genituen hedabideen aurrean. Egun horretan hasiera eman genion prozesu kongresualari, eta, geroztik, eskualdez eskualde aurkezpenak eta eztabaidak egin ditugu, baita ekarpenak eta emendakinak jaso ere. Ponentzia politiko-sindikalean zein antolakuntza ponentzian jasotzen dira datozen bost urteetan LAB sindikatuaren ildo sindikala markatuko duten erronka eta erabaki nagusiak zeintzuk izango diren. Horrenbestez, LAB indarberrituta irtengo da biltzarretik, norabidea ondo zehaztuta.

Rafak egunotan jasotako babesa Santoñara eraman dugu

Partekatu albistea

b_345_219_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalPresoak_16_10_16rafaribisita_LABeko-ordezkaritzaweb.png

Gaur, hilak 16, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia eta Jabi Garnika, LABeko Idazkari Nagusiaren Ondokoa, Santoñara gerturatu dira Rafa Diez Usabiagari bisita egitera. Bisita honetan beste mezu askoren artean urriak 14ean Filosofiako fakultatean jatorri eta ibilbide politiko sozial kultural eta sindikal ezberdinetako herritarrek sinatutako manifestua helarazi diote. 


7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du eta gainontzeko kideak zigorra oso osorik bete ostean geratu dira libre. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Injustizi honekin amaitzeko ordua da. Bada garaia LABeko Idazkari Nagusi ohia eta gainontzeko preso eta iheslariak etxera ekartzeko.

LABek uste du euskal preso eta iheslarien aldeko borrokan urrats berriak eman behar direla, bai herri bezala, bai sindikatuetatik eta baita langile bakoitzak ere. Horregatik aurtengo kurtsoan preso eta iheslarien afera konpontzea agendaren erdigunera ekarriko du LABek. Azken egun hauetako ekimen ezberdinei — hitzaldiak, elkarretaratzeak, Sareren manifestazioa, Ireki ekimena, ...— jarraipena emanez preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatuko dugu. Arazo honen aurrean langileok zer esan eta zer egin handia dugu.
 


 
 


 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate