LAB SINDIKATUA

2017/05/24 :: 11:36

Última actualización:2017/05/23 :: 12:26

IDIOMA
Estas aquí: Beste eredu bat eraikitzea posible da #ECOSOCBilbo



LABek 9. Biltzar Nagusia gauzatuko du Gasteizko Europa jauregian, “LAB 4.0 Gure Garaia” lelopean. Biltzar Nagusian eztabaidagai izango ditugun bi ponentziak urtarrilaren 19an aurkeztu genituen hedabideen aurrean. Egun horretan hasiera eman genion prozesu kongresualari, eta, geroztik, eskualdez eskualde aurkezpenak eta eztabaidak egin ditugu, baita ekarpenak eta emendakinak jaso ere. Ponentzia politiko-sindikalean zein antolakuntza ponentzian jasotzen dira datozen bost urteetan LAB sindikatuaren ildo sindikala markatuko duten erronka eta erabaki nagusiak zeintzuk izango diren. Horrenbestez, LAB indarberrituta irtengo da biltzarretik, norabidea ondo zehaztuta.

Beste eredu bat eraikitzea posible da #ECOSOCBilbo

Partekatu albistea

b_550_0_16777215_0_http___biltegia.lab.eus_LABsindikatua_topaketak_002.png

Gaur, hilak 25, eman diegu amaiera Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistei. Hiru egun hauetan ez dira falta izan urgentzia ekologikoa eta larrialdi sozialari aurre egiteko alternatibak. Sistema politiko eta ekonomiko honek alternatibarik ez daukala sinestarazi nahi digute, baina beste behin agerian geratu da norabidez aldatuz gero posible dela jendarte justuago bat eraikitzea. 


Igande honetan bi mahai ingururen bueltan aritu dira hizlariak. Ainhoa Etxaidek, LABeko Idazkari Nagusiak, beste hainbat sindikatuetako kideekin batera, sindikalismoak trantsizio ekosozialistan bete behar duen rolaz hitz egin du. Etxaideren iritziz “sistemak bizirauteko geroz eta basatiago izan behar du” eta horri erantzun bat emateko premiazkotzat jo du denon artean “sistema aldatzeko bidea aurkitzea”. Argi utzi nahi izan du ere herri langilearen arazoak ez direla sistemaren baitan konponduko eta horri buelta emateko “sistema aldatu behar” dugula adierazi du.

LABeko idazkari nagusiak azaldu bezala “sistema berria eraikitzeko boterea mugatu eta kendu behar zaio kapitalari herriaren esku jartzeko”. Borroka horretan sindikatuok langileei zer eskaintza egiten diegun argitu behar dugula ere azpimarratu du. Hain zuzen ere etorkizunari begira jartzean hamaika zailtasun eta galdera sakon datorzkigu burura baina galdera hauei erantzun egokia emanez gero soilik lortuko dugu alternatibaruntz urratsak ematea.

Ondoren Kapitalaren diktaduraren aurrean, burujabetza, demokrazia eta justizia sozialaren beharra izan dute mintzagai Katerina Sergidou, Éric Toussaint, Juan Hernández Zubizarreta eta Mario Zubiagak.

Amaitzeko eta hiru egun hauetako lana borobilduz mahai gainean jarri diren ideiez osatutako manifestua irakurri da.