LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:24

Última actualización:2017/05/25 :: 4:21

IDIOMA
Estas aquí: Oihan Ostolaza: “Eraldaketa mugimendu sozial eta sindikalen arteko elkarlanetik etorriko da”



LABek 9. Biltzar Nagusia gauzatuko du Gasteizko Europa jauregian, “LAB 4.0 Gure Garaia” lelopean. Biltzar Nagusian eztabaidagai izango ditugun bi ponentziak urtarrilaren 19an aurkeztu genituen hedabideen aurrean. Egun horretan hasiera eman genion prozesu kongresualari, eta, geroztik, eskualdez eskualde aurkezpenak eta eztabaidak egin ditugu, baita ekarpenak eta emendakinak jaso ere. Ponentzia politiko-sindikalean zein antolakuntza ponentzian jasotzen dira datozen bost urteetan LAB sindikatuaren ildo sindikala markatuko duten erronka eta erabaki nagusiak zeintzuk izango diren. Horrenbestez, LAB indarberrituta irtengo da biltzarretik, norabidea ondo zehaztuta.

Oihan Ostolaza: “Eraldaketa mugimendu sozial eta sindikalen arteko elkarlanetik etorriko da”

Partekatu albistea

b_345_0_16777215_0_http___biltegia.lab.eus_LABsindikatua_topaketak_001.png

Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistak aurrera doaz. Bigarren egun honetan eredu produktiboa, zaintza eta enplegua; elikadura burujabetza; energia burujabetza eta ekitate sozialerako eta lurraren defentsarako hezkuntza landu ditugu mahai inguru eta tailerren bitartez. Gaurko saioan hizlarien artean Oihan Ostolaza, LABeko kidea, izan da eta ekoizpen ereduaren eraldaketaren inguruan mintzatu da. 

Ostolazaren aburuz “enpleguaren egoerak lotura zuzena du indarrean dagoen ekoizpen ereduarekin” eta gaur egun argi eta garbi esan daiteke “eredu kapitalista bateraezina dela ingurugiro eta bizitzaren eta baita pertsonek bizi baldintza duinak edukitzearekin”. Horregatik ezinbestekotzat jo du ekoizpen ereduan eraldaketa sakon bat.

Sindikatuaren ustez lanak naturarekin eta pertsonen arteko harremanetan elkar eragitea ahalbidetuko duen jarduera izan behar du, guztiontzat onuragarria izango dena, baina horretarako enpleguak kalitatezkoa izan behar du. Hau da, jardunaldiari dagokionez, “35 orduko lan astearen aldeko apustua egiten dugu”. Gaur egun dugun langabezia tasa ikaragarria onartezina da, beraz ezinbesteko ikusten dugu lana guztion artean banatzea. Bestalde “gure ustez gutxieneko soldatak 1.200eurokoa izan behar du”.

Asko dira egin beharreko aldaketak: ekoizpen eredua, lan kontzeptua, enpresa eredua... Baina eraiki nahi dugun eredu berri hori bezain garrantzitsua da aldaketa aurrera eramango duen sujetua. Ostolazaren iritziz “eraldaketaren motorra mugimendu sozial eta sindikalen arteko elkarlanean datza eta hori da hain zuzen ere Eskubide Sozialen Kartarekin hartu dugun bidea”.

Biharko saioarekin Bilbon burutzen ari diren Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistei amaiera emango zaie. Lehen orduan “Sindikalismoa trantsizio ekosozialistaren aurrean eta Kapitalaren diktaduraren aurrean” izenburupean mahai-ingurua izango da eta bertan, besteak beste, LABeko idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek parte hartuko du. Bigarren txandan “Kapitalaren diktaduraren aurrean, herri-ahalduntzea: burujabetza, demokrazia eta justizia soziala” mahai-ingurua burutuko da eta amaiera emateko topaketetan eragile guztien artean adostutako manifestua aurkeztu eta irakurriko da.