LAB SINDIKATUA

2017/08/20 :: 17:28

Última actualización:2017/08/18 :: 9:43

IDIOMA
Estas aquí: #ECOSOCBilbo: Alternatibak eraikitzera goaz

#ECOSOCBilbo: Alternatibak eraikitzera goaz

Partekatu albistea


Nazioarteko II. Topaketa Ekosozialistak Madrilen burutu ziren 2015eko ekainaren 26tik 28ra (ARGAZKIA: @AlterEcoSoc)Nazioarteko II. Topaketa Ekosozialistak Madrilen burutu ziren 2015eko ekainaren 26tik 28ra (ARGAZKIA: @AlterEcoSoc)

Hastear dira Bilbon “Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: Erronkak ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz” izenburupean egingo diren topaketak. 23an hasita eta hiru egunez hainbat mahai inguru eta tailer izango dira gaur egungo egoeraz eta alternatibetaz hitz egiteko. Bidegurutze baten aurrean gaude: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz.

Krisi ekologiko, sozial eta zaintzakoa pairatzen ari gara, interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude. Horretaz gain, aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzeak, desberdintasun ekonomikoa areagotzen duen banaketa geroz eta injustuagoa dakar, gure gizarte eta herrietan bizimodu duina eragotziz. Ondoko belaunaldiei etorkizun duina ziurtatzeko gaurdanik jarri behar ditugu oinarriak. Hau dena izango da aztergai Topaketa Ekosozialistetan.

Bihar, arratsaldean, 18etan emango zaie hasiera topaketa hauei “Aldaketa klimatikoa, Parisen ondotik zer?” izenburupean antolatu den plenarioarekin. Bertan Maxime Combes (Attac, France), Jon Palais (Bizi! Mugimendua, Euskal Herria) eta Elizabeth Peredok (Observatorio Boliviano de Cambio Climático y Desarrollo) hartuko dute parte.

Hiru egun hauetan landuko diren gaien inguruan hitz egiteko Euskal Herriko zein kanpotik etorritako kidean izango ditugu gure artean. LABek ere modu aktiboan hartuko du parte. Hala nola Oihan Ostolazak “Eredu produktiboaren eraldaketa: enpleguaren erronka” izenburupean antolatutako mahai inguruan izango da eta Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, sindikalismoak transizio ekosozialean izan behar duen rolaz hitz egingo du.