LAB SINDIKATUA

2017/04/28 :: 0:14

Última actualización:2017/04/27 :: 12:38

IDIOMA
Estas aquí: Prekarietatearen aurkako martxek Hego Euskal Herria zeharkatu dute

Prekarietatearen aurkako martxek Hego Euskal Herria zeharkatu dute

Partekatu albistea

b_345_226_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_16_05_31zerbitzupublikoak_BA-zerbitzu-publikoak-web.png
Administrazio zein hedabide askok kontrako mezua zabaldu nahi duten arren zerbitzu publikoetan prekarietatea jaun eta jabe bihurtu da. Erreforma eta dekretu bidez ekarritako prekarietatearen aurrean mobilizazioaren bidea hartu dugu. Gaur, Borroka Astearen baitan, kalitateko zerbitzu publikoak eta lan baldintza duinak aldarrikatu ditugu.

Hego Euska Herriko hiriburuetan prekarietatearen aurkako martxak egin ditugu. Zerbitzuen externalizazioa, merkantilizazioa, lan baldintzen araupetze falta, kontratuen behin behinekotasuna, interinitatea, ordainsari baxuak… egoera guzti hauek borrokatu eta garaitzeko borondatea dugu. Asmo horrekin prekarietatea zabaltzen duten erakunde guztietan gure salaketa plazaratu dugu.

Arazoaren muina administrazioen borondate politikoari lotuta dago eta beraz egoera hau aldatzea borondaterik ez dagoen lekuetan behartu egin beharko dugu. Hori da langileon mobilizazio eta borrokaren bidez egingo duguna. Herritarrek behar dituzten kalitateko zerbitzu publikoak eta langileoi dagozkigun lan baldintza duinak eskuratzea izango dira gure borrokaren ardatz.