LAB SINDIKATUA


2018/09/23 :: 16:30

Última actualización:2018/09/21 :: 9:47

IDIOMA
Estas aquí: FEDERACIONES SERVICIOS PÚBLICOS Administración de Navarra Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileen lansarien galerari buruzko ikerlana egin du LABek

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea
Ikerlanean Nafarroako Administrazio Publikoetako langileon artean 2010 eta 2014 urteen artean lansarietan pilaturiko galera erakusten du. Ikerlan mardul honetan ikusten da, lanpostuz lanpostu, zenbat utzi diogu kobratzeari, 2010ean %5 batazbesteko jaitsierarengatik zein gaur arteko lansarien izozteagatik. Nafarroako administrazioko webgunean (infoadm.org) dago kontsultagai.


Ikerlanaren Metodologia

- Lanaren oinarria, lanpostuz lanpostu 2009 urtean jaso izan genituen lansariak eta osagarriak izan dira, langile guztiona. Bai Nafarroako Gobernuan zein Iruñeko Udalean (gainerako beste udalen eredu hartuta), departamentu bakoitzeko lanpostuen zerrenda osoa hartuz.

- Urte guzti hauetan, urteroko KPIren hainako igoera aplikatuz, kobratu behar izan genuenaren estimazioa egin dugu. (2014ko KPI ez dakigunez aurtengori zero KPI ezarri diogu kalkuluak egiteko)

- Azkenekoz alderatu dugu kobratu duguna kobratu behar genukeenarekin. (Kalkulu bien arteko kendura da galeraren emaitza, ondoren dauden tauletan islatuta)

- INFO honetan biltzen dira, departamentu bakoitzean, lanpostua, maila eta galerarik txikiena lau urte hauetan.


Infoadm.org webgunean kontsultagarri daude era zehaztuagoan. LOTURA

- Osagarri aldakorren galera (txandakatzea, familia laguntza, jai egunetakoa, gauekoa, zaintzak, aparteko orduak, dietak,...) hala nola graduarena zein antzinatasunarena ez da azaltzen tauletan langile bakoitzeko ezberdinak baitira.
Gauza bera gertatzen da zenbait departamentutan dituzten osagarri espezifikoekin (karrera profesionala, sakabanatze geografikoa, kapitazioa…).

- Ez dugu bildu ikerlan honetan ezta ere, Nafarroako Gobernuak eta toki erakundeek euren langileekin 2012ko “aparteko lansaria” dela eta daukaten zorra.
 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.