LAB SINDIKATUA


2018/09/23 :: 15:44

Última actualización:2018/09/21 :: 9:47

IDIOMA
Estas aquí: FEDERACIONES SERVICIOS PÚBLICOS Administración de Navarra Babes sozialari dagokionez Nafarroa Europako azken postuetan kokatu da

Babes sozialari dagokionez Nafarroa Europako azken postuetan kokatu da

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea

LABek egindako azterlan batek erakutsi duenez, Errumanian eta herrialde baltikoetan baino ez dute Nafarroan baino BPGren portzentaia txikiagoa inbertitzen osasuna, desgaitasuna, biziraupena, familia-haurtzaroa, etxebizitza eta bazterketa sozialean.




Pertsonako aberastasun gehien sortzen dituzten europar herrialdeetan, babes sozialeko sistema sendoak garatu dira. Nafarroa da arau horren salbuespena: sortutako aberastasuna handia izanagatik, babes sozialean inbertitutako aberastasun portzentaia Europar Batasuneko txikienetakoa da; Errumaniaren gainetik dago ozta-ozta. Hau da 1982ko Foru Hobekutzaren ostean Nafarroan eratutako erregimenaren oinordetza soziala: Europako BPG handienetako bat (ehunka erregioren artean 32.ena) eta era berean babes sozialeko sistema atzeratuenetakoa.



Europako bataz bestekoa berdintzeko, Nafarroak %50 gehiago inbertitu beharko luke babes sozialean eta horrek hainbat egitasmori heltzea ahalbidetuko lioke, hala nola osasun sistema publikoaren hobekuntza, oinarrizko errenta, 0-3 urteko zikloaren doakotasuna, menpekotasunarekiko arreta bermatuko duen sare publikoa, 700 urte beherako pentsioak osagarritzea eta nafar herritargoaren bizi baldintzen hobekuntza nabarmena suposatuko lukeen abar luze bat.

Galdera, honako hau: nora doa europar estandarren arabera,babes sozialean inbertitu beharko litzatekeen aberastasunaren zati hori? Eta horren ildotik: nola da posible Nafarroako Gobernuak (UPN-PSNrena lehen eta UPNrena gero) osasungintza, hezkuntza eta zerbitzu sozialetan egindako murrizketak ekidin ezintzat eta krisiaren ondorio teknikotzat aurkeztu izana? Galdera bien erantzuna berbera da: Nafarroako Gobernu ezberdinek aberastasuna esku gutxitan pilatzea ahalbidetu dute, gehiengo langilearen beharren kontura.
 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.