LAB SINDIKATUA

2018/01/22 :: 14:57

Última actualización:2018/01/22 :: 8:30

IDIOMA
Estas aquí: FEDERACIONES SERVICIOS PÚBLICOS Zerbitzu Soziokomunitarioa Nafarroako Gureak enpresak kaleratutako langileari babesa erakutsi diogu

Nafarroako Gureak enpresak kaleratutako langileari babesa erakutsi diogu

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Elkarretaratze bat egin dugu Noian-Eskirotzen industriagunean, LAB, UGT eta ELA sindikatuok deituta, Nafarroako Gureak enpresaren aurrean. Hain zuzen ere, zazpi urte eman ditu lanean kaleratutako langilea, eta Gureak-ek "trebetasun eza" argudiatuta kaleratu du. Hitzarmena urratu du enpresak, lanpostua egokitzeko derrigortuta zegoelako.

Sindikatuok "oso larritzat" jo dute kaleratzea. Gureak Navarra enplegu-zentro berezia da eta Nafarroako Gobernutik ia milioi erdi euroko diru-laguntza jaso zuen iaz.