LAB SINDIKATUA


2018/12/16 :: 11:43

Última actualización:2018/12/14 :: 12:34

IDIOMA
Estas aquí: FEDERACIONES SERVICIOS PRIVADOS Merkataritza Borrokan daude Bizkaia eta Gipuzkoako Dia supermerkatuetako langileak

Borrokan daude Bizkaia eta Gipuzkoako Dia supermerkatuetako langileak

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Bizkaian, atzo eta gaur egin dituzte lanuzteak; Gipuzkoan, berriz, egun osoko greba egin dute gaur. Bi kasuetan, pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak salatzeko mobilizatu dira langileak.



Gipuzkoako Dia enpresako Langile Komiteak deitu du gaurko egun osoko greba, enpresan bizi duten esplotazioa eta prekarietate erabatekoaren aurrean.



Bizkaian, bere aldetik, LAB eta ELA sindikatuok deituta, bi orduko lanuzteak egin dituzte atzo eta gaur, denda guztietan pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak salatzeko. Hain zuzen ere, abendutik hona, zazpi dira aurrera eraman dituzten greba egunak, baina enpresak berean dirau: lankideak kaleratzen segitzen du; lan erritmo ikaragarriak mantentzen ditu egunero langileak arriskuan jarriz; egiten dituzten aparteko orduak ez dira aitortzen... Langileen ordezkarien hitzetan, "bizi dugun egoerari irtenbidea bilatu beharrean, zuzendaritzak gero eta lan baldintza prekarioagoak sortzen ditu. DIA&GO zabalduko dituzten denden adibidea dugu: lana eta bizitza bateragarri ezinezkoa egiten dituen ordutegiak izango ditu, EAEen indarrean dauden ordutegi komertzialak ez ditu errespetatzen... Formato honek ez die bakarrik langileei kalte egingo, zonaldeko denda txikiek ere pairatuko dute".



Azken finean, langile gehiago eta lan osasuna eta lan baldintza hobeak eskatzen dituzte langileek.

 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.