LAB SINDIKATUA


2018/07/21 :: 13:22

Última actualización:2018/07/20 :: 12:12

IDIOMA
Estas aquí: FEDERACIONES SERVICIOS PRIVADOS Ostalaritza Lege neurriak hartzearekin mehatxatu du Sukaldaritza arloko Espainiako patronalak

Lege neurriak hartzearekin mehatxatu du Sukaldaritza arloko Espainiako patronalak

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea

LAB eta ELA sindikatuak enpresekin hitz egiten ari dira, Espainian adostutako Sukaldaritza arloko hitzarmenaren ordez, baldintza duinagoak aurreikusiko lituzkeen proposamen bat aplika dezaten. Hain zuzen ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Ostalaritza arloko hitzarmenaren bitartez arautu dira orain arte lan baldintzak. Bada, Sukaldaritza arloko FEADRS patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek adostutako hitzarmenaren ostean, Madrilen erabakitako neurriak ezarri nahi dituzte; soldatak %50 murriztu eta 50 lan ordu gehiago ezarri, besteak beste. Adibide gisa, kontratazio berrietan, garbian 4,5 euro ordaintzen ari dira ordua.

Egoera horren aurrean, LAB eta ELA sindikatuek elkarrizketak abiatu dituzte Sukaldaritza arloko enpresekin, estatu mailako hitzarmena aplika ez dezaten, urraketa nabarmena eragingo lukeelako langileen lan baldintzei dagokienez. Horrenbestez, bi sindikatuek eskatu dute, gutxienez, orain arteko lan baldintzak eta soldatak errespeta ditzatela.

FEADRS patronalak, ordea, ez du begi onez ikusi sindikatuen jarrera, eta lege neurriak hartzeko prest dagoela adierazi du, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan negoziazio kolektiboaren dinamikaren bidean jarraituz gero. Mehatxua burofax baten bitartez jaso dute LABek eta ELAk, aste honetan bertan.

Bi sindikatuek salatu dute onartezinak direla patronalaren mehatxuak, eta halako egoerak bakarrik direla posible CCOO, eta UGT sindikatuek eta patronal desberdinek Madrilen hartu ohi dituzten estatu mailako erabakiengatik. “CCOO eta UGT sindikatuek, EAEn ordezkaritzaren %20 baino gutxiago izan arren, negoziazio kolektiboaren esparrua Estatua izatea inposatu nahi dute, horrek milaka emakume prekarietatera eramatea eragin arren”, azpimarratu dute.

Egoera salatzeaz gain, bi sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute, Espiniako patronalari babesa emateagatik.
 
 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.