LAB SINDIKATUA

2017/10/22 :: 22:38

Última actualización:2017/10/21 :: 14:45

IDIOMA
Estas aquí:

Aitzol Gogorzak etxean egon beharko luke

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Oreretako presoaren kaleratzea aldarrikatu du Oarso-bidasoako gehiengo sindikalak. Bereziki kezkatuak gaude Aitzol Gogorzaren egoerarekin. Hain zuzen ere, obsesio konpultsiboa du, desoreka depresiboarekin batera. Krisialdiak izaten ditu bata bestearen atzetik, bere buruaz beste egiteko saio tartekatuak, aldiro ingresatua izan behar du Basurtoko ospitalean... Azken gertaera, joan den hilean sufritutako biriketako tronboenbolia izan da, zeinaren ondorioz berriz ere ospitalean ingresatua egon den. Espetxean mantentzeak bere osasuna larriki kaltetzen du.

Egoera hau giza eskubideen ikuspegitik onartezina dela iritzi dugu, eta, horregatik, elkar batu eta salaketa amankomun bat egin nahi izan dugu, Oarso-Bidasoako gehiengo sindikalaren izenean:

-Aitzolen berehalako etxeratzea exijitzen dugu. Bere egoerak hala eskatzen duelako eta beste edozein egoera mendeku gosetik soilik uler daitekeelako.

-Aitzolek bezala, beste preso askok ere salbuespen egoerak pairatzen dituzte. Hala izanik, langileak deitzen ditugu egoera hauek salatu eta mobilizazio desberdinetan parte hartzera.
 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate