LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 12:29

Última actualización:2017/06/27 :: 7:28

IDIOMA
Estas aquí:

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren IX. Asanblada urtarrilarren 23an

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea

b_345_218_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_16_01_12AsanbladaU23_kartaGonbidapenaU23.png

Urtarrilaren 23an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Asanblada deitu du gaurdaino egindako lanari begira eta batez ere, hemendik aurre hartu beharreko bidea zehazteko. Oraingoan Gernikako Astran bilduko gara goizeko 10:00etan.

Denbora pasatu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanblada elkartu zenetik. Gauza asko gertatu dira 2014ko urri hartatik. Kartak bere burua antolatu du, geure burua antolatu dugu; eragile guztiek lekua duten Asanblada eta Koordinazio Nazional zabalarekin. Honetaz aparte, asanbladan iragarritako M14ko mobilizazioak eta urriaren 24ko Alternatiba, gerora Alternatiben Herria izango zena, eraman ditugu aurrera, beste eragile askorekin elkarlanean. Programa soziala ere osatu genuen, eta instituzioei aurkeztu.