LAB SINDIKATUA

2017/10/24 :: 6:09

Última actualización:2017/10/23 :: 13:02

IDIOMA
Estas aquí: EUSKAL HERRIA Represión Oreretako lau gazteak libre uzteko exijitu dugu hainbat sindikatuk

Oreretako lau gazteak libre uzteko exijitu dugu hainbat sindikatuk

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Oarso-Bidasoako LAB, ELA, CCOO, ESK, CGT eta STEILAS sindikatuok elkarretaratze bat egin genuen atzo Oreretan, Iruñean atxilotutako herriko gazteei babesa emateko. Zazpi hilabete bete dira herriko lau gazte horien etorkizuna eten zutenetik, espetxeratu zituztenetik, mobilizazio liskartsu batean parte hartzeagatik. Guztiz bidegabea eta desproportzionala den egoera hau salatu dugu protestarekin.

Gazte hauek, martxoan izan ziren atxilotuak eta errugabetasun presuntziorik gabe espetxeratuak. Hori gutxi ez, eta Auzitegi Gorenak, terrorismo kalifikazioa eman die gertakarioi. Horrek dakarren guztiarekin, Audientzia Nazionalak epaitzea, dispertsioaren aplikazio arriskua, euren etorkizuna moztea...

Argi dugu, gertakari hauek, espainiar estatuko beste edozein lurraldeetan ez zirela terrorismo bezala kalifikatuko. Berdintasun printzipio hori aldarrikatzen dugu. Gazte hauek ez dira terroristak.

Ezinbestean, Sindikatuok, gure erantzukizunari heldu behar genion, ezberdintasun sindikalen gainetik, koherentzia politikoari helduz eta ondorengoa adierazi:

1.- Gazte hauei eta euren hurbilekoei gure babes osoa.

2.- Eskualdeko herritarrak, eta bereziki langileak, urriaren 11ean, 7 hilabete espetxean bete dituzten egunean hain zuzen ere, mobilizatzeko deia luzatu, ondorengo aldarrikapenen bueltan: atxilotuen berehalako askatzea, terrorismo kalifikazioa ezabatzea eta gertaerak auzitegi arruntean, hau da, Nafarroan epai daitezela.

3.- Gure konpromiso publikoa eskualdeko ahalik eta enpresa gehienen atxikimendua jasotzeko.
 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate