LAB SINDIKATUA

2017/11/18 :: 20:26

Última actualización:2017/11/17 :: 17:09

IDIOMA
Estas aquí: EUSKAL HERRIA Euskal Gazteria Altxa gaitezen Lanbide Heziketan esplotazioarekin amaitzeko

Altxa gaitezen Lanbide Heziketan esplotazioarekin amaitzeko

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Gaur egungo sistemak gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi ditu, beraien etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Egoera hau errotik aldatzeko elkarlana eta indarrak batzea ezinbestekoa dira. Helburu honekin langile, gazte zein ikasleen arteko aliantzak eraikitzen ari gara eta honen adierazle da gaur LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek Lanbide Heziketako praktiketan gazteen eskubideak bermatzeko martxan jarritako kanpaina. 


Krisiaren aitzakiarekin patronalari eskubide guztiak oparitu izanaren ondorioz gazteak inolako eskubiderik gabe sartzen ari dira lan munduan, Patronala bere abantailazko posiziotik, esplotazio eredu gupidagabea inposatzen ari da. Hain zuzen ere gazteei eskaintzen zaien enplegua aldibaterakoa eta prekarioa da, askotan lan kontraturik gabe, segurtasuna neurririk gabe eta soldata miserableekin lan egitera behartuak daude, eta gainera langabeziak bortizki kolpatzen ditu —25urtetik beherakoen artean langabezi tasa %6,3 igo da—.

Egoera larria da eta aldaketak bultzatzeko elkarleanean aritu behar dugu. Aliantza hauen emaitza izan zen Ernairekin batera kaleratu genuen “gazte prekarietatea brrokatzeko aldarrikapen taula”. Bertan jasotzen zen puntuetariko batek “praktikak ikasteko direla eta ez esplotatzeko” zioen. Beraz orain, lanbide heziketako ikastetxeetan praktikaldiak egiteko garai izanki, dinamika bateratu bat martxan jartzeko beharra ikusi dugu. Hala, LAB, Ernai eta ikasle Abertzaleek hainbat neurri har daitezela aldarrikatuko dugu, praktikak duindu eta hezkuntza patronalaren eta esku pribatuen logikaren arabera baino gazte eta langileon mesedetara jar dadin. LABek bere aldetik ikasle horiei harrera egiteko protokolo bat martxan jarriko du, delegatuek ikasle harremanetan jarri eta praktikak ikasleak formatzeko eta esperientzia jasotzeko helburuarekin bat datozela zainduko dute.

Zehatz mehatz, praktikak hezkuntza prozesuaren parte diren heinean lanpostu ezberdinetan formazio integrala jasotzea eskatzen dugu. Hain zuzen ere, praktikaldiak ezin dira izan enpresek egin beharreko kontratazio berriak aurreztu eta gazteekin betetzeko. Bestalde praktikak ezin dira koste bilakatu, beraz bidaia eta dieten ordainketa ezin da ikasleen gain geratu. Eta amaitzeko, beste langile bat bezala produzitzen duten heinean, soldatarik ez izan arren, lan orduek segurtasun sozialean kotizatu behar dute.

Aldarrikapen hauek errealitate egitea borondate kontu bat besterik ez da. Beraz enplegu eta hezkuntza sailei, patronalei mesede egin baino ikasleen eta oro har langileen aldeko politikak sustatzeko eskatzen diegu. Aldarrikapen hauetaz gain ikasleei, formulario baten bidez, praktiketako enpresak ebaluatzeko aukera emango zaie. Bertan ikasleek formazio helburuak bete diren, segurtasun neurriak bermatu diren, praktikak euskaraz garatzeko eskubidea izan duten,... baloratuko da. Balorazio honetatik enpresa beltzen zerrenda osatuko da.


 




 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate