LAB SINDIKATUA

2017/03/23 :: 2:52

Última actualización:2017/03/22 :: 14:56

IDIOMA
Estas aquí: ÁREAS SALUD LABORAL La precariedad mata Irmoki salatu dugu Agurainen gertatutako azken heriotz istripua

Irmoki salatu dugu Agurainen gertatutako azken heriotz istripua

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea

b_345_128_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_17_02_15elkarretaratzea_17-02-15prekarietateahiltza.png

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen, “Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez” lelopean. Bertan atzo goizaldean Agurain inguruan gertatutako heriotz istripua salatu dugu. Bestaldetik, kasu honetan ematen den inplikazio politikoa ere mahaigaineratu nahi dugu. Izan ere, mantentze lanak Arabako Foru Aldundiak egin ditu eta bere momentuan pribatizatu egin zuen.

LAB sindikatuak irmoki salatzen ditu lanean ari zirela hildako azken langileen heriotzak. Hildako azken langilea, COPALSA enpresakoa, mantentze lanak egiten ari zen Agurain inguruko errepide batean eta ibilgailu batek harrapatu zuen eta horren ondorioz, hil egin da. LAB sindikatuak salatu nahi du hau ez dela trafiko istripua soila izan. Batetik, kontuan hartu behar dugu azpikontrata bateko langilea zela eta beraz berriro ere argi gelditu da prekarietatea eta lan istripuak lotuta daudela, kasu honetan ondorio latzenak edukita. Hortaz, salagarria da oso, zein baldintzatan gertatu zen istripua, gaueko ordu txikietan eta prebentziorako eta babeserako neurri nahikorik gabe.

Bestaldetik, kasu honetan ematen den inplikazio politikoa ere mahaigaineratu nahi dugu. Izan ere, mantentze lanak Arabako Foru Aldundiak egin ditu eta bere momentuan pribatizatu egin zuen. Gauzak horrela, pribatizazioak, beti bezala, prekarizazioa ekarri du non enpresak kontratatzen eta azpikontratatzen
dira eta hori guztia langileen eskubideen eta osasunaren kaltetan.

 


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate