LAB SINDIKATUA

2017/10/21 :: 5:09

Última actualización:2017/10/20 :: 9:29

IDIOMA
Estas aquí: ÁREAS MEDIO AMBIENTE TAV AHTa gelditzeko bihar denok Donostiara

AHTa gelditzeko bihar denok Donostiara

Email Imprimir PDF
Partekatu albistea



Abiadura Handiko Trena gelditzeko momentua da, beharrezkoa ez den proiektu bat baita, bidera ezina, sozialki alferrikakoa eta diru publikoari esker gutxi batzuk negozioa egiten jarraitu dezaten balioko duena soilik. Bihar "AHT Gelditu Orain!" lelopean Donostian manifestazioa deitu dugu eragile sozial eta sindikal ezberdinok, eta LABetik bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. 

Honelako obra egitea erabaki dutenek ongi dakite informe guztiek zer dioten: milioika euro lurperatuko dira lanak amaitu eta urte gutxira zaharkitua geratuko den obra batean eta administrazio publikoek urtez urte ordaindu beharko duen mantenu defizit bat sortuko duela.

Harrigarria badirudi ere obra hau inolako bideragarritasun planik gabe egingo da; ez dakigu ze erabilera izango duen, ze motako mugikortasuna gestionatuko duen (bidaiariak, merkantziak...); ze lotura izango dituen eta nork erabiliko duen.

Proiektu zentzugabe hau gelditzeko unea da; astakeri hau egin ez dadin auditoretza sozial bat egiteko unea da, moratoria bat ezarri eta herritarrei galdetzeko momentua da.

Hau irabaziko dugun batailla bat da. Horregatik, larunbat honetan Donostian egingo den manifestazioak parte hartzeko deia luzatzen du LABek.

  


 
 

No hay comentarios


Para hacer comentarios debes estar registrado.¿Todavía no tiene una cuenta? Regístrate