LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 12:28

Última actualización:2017/06/27 :: 7:28

IDIOMA
Estas aquí:

LANEUS

Lan mundua euskalduntzeko LABen LANEUS egitasmoa Danontzat Gaztetxean hizpide

Email Imprimir PDF

LAB sindikatuak datorren asteaskenean, hilak 18, lan mundua euskalduntzeko LANEUS egitasmoa aurkeztuko du Plentzia eta Gorlizko Danontzat Gaztetxean. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera aurkezpenari eta Alberto Ugarriza Urrutikoetxeak, LABeko Euskara Idazkaritzako kidearen eskutik etorriko da.

LABek lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du

Email Imprimir PDF

Gaur, urtarrilaren 23an, zita jarri du LAB sindikatuak LANEUS ildo estrategiko eraberritua aurkezteko, bertan, LABeko militantzia nahiz eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabala izan da. Ekimen honekin LABek Lan mundua euskalduntzeko erronka berretsi du. Krisi garaietan, aldaketak inoiz baino beharrezkoagoak direnean eta horretarako ateak zabalik dauden honetan, sindiaktuak urrats garrantzitsua eman du: gure konpromisoari eutsi eta lanean jarraituko dugu. Esku artean dugun LANEUS ildo eraberritua parte hartze prozesu aberasgarriaren emaitza izan da, 190 kide baino gehiagok ekarpenak egin dituzte.

 LANEUS, langileok aldaketa euskaraz! [PDF]
 Edurne Larrañaga, LABeko Euskara idazkaria [INFO7]

LANEUS: "Langileok aldaketa euskaraz"

Email Imprimir PDF

LAB sindikatua eguneratu berri duen EUSLAB ildo estrategikoa aurkeztuko du bihar, hilak 23, 11.30etan, Donostiako Aquarium-eko ekitaldi aretoan. Lan mundua euskalduntzeko LAB sindkatuaren estrategia parte hartze prozesu zabal baten ondorioa da eta hori azaltzeko Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia eta Edurne Larrañaga Euskara Idazkaria izango dira bertan. Haiekin batera LABeko lau delegatuk beren esperientzia kontatuko dute.

LANEUS egitasmo estrategikoa gaurkotzeko HAUSNARKETA PROZESUA

Email Imprimir PDF

EUSLAB bada LAB sindikatuak euskararen normalizazioan eragiteko duen egitasmo estrategikoa. Egitasmoak honako 2 esparru barnebiltzen ditu: SINEUS (sindikatuaren barne mailan euskara normalizazio bidean jartzeko egitasmoa) eta LANEUS (lan mundua euskalduntzeko egitasmoa).

laneus Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean
Hausnarketa prozesurako dokumentua 

Lan mundua euskalduntzeko prozesu parte hartzailea aurkeztu du LABek

Email Imprimir PDF

LAB sindikatuak lan mundua euskalduntzeko estrategia egokitzeko 2014 urtean martxan jarriko duen prozesua aurkeztu du gaur, Euskararen egunean. Egitasmoak lan mundua euskalduntzeko LABen LANEUS ildoa gaurkotu eta egungo ziklo berrira egokitzeko hausnarketa eta eztabaida bultzatu nahi du. Proiekzio publikoa izango du eta webgunean gaiarekin interesatua dagoen edonork ekarpena egiteko aukera izango du.

laneus Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean

Hausnarketa prozesurako dokumentua eta ekarpenak