LAB SINDIKATUA

2017/04/28 :: 0:07

Azken Eguneraketa:2017/04/27 :: 12:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Maiatzaren Lehena 2017

Burujabetza osoa aldarrikatu dugu Iruñeko Gizarte Segurantzaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ekimen berezi bat egin dugu Iruñean, burujabetza osoa aldarrikatzeko. Zehazki, Gizarte Segurantza eta Lan Ikuskaritzako bulegoen plakak kendu ditugu eta bi plaka alternatiboak jarri ditugu. Alde batetik, nafar orori gutxieneko pentsioa bermatzeko eta dagozkigun prestazioak izateko, Nafarroan Gizarte Segurantzako kutxa propioa kudeatzeko eskumena aldarrikatuz. Eta beste aldetik, Nafarroak lan arloko eskumenak izatea eta zehazki, Lan Ikuskaritza propioa izateko eskumena aldarrikatuz.

"Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Eskumaldea2(1).jpg
LAB sindikatuak ekitaldi bat egin du gaur Zamudioko Teknologia Parkean. Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia egin du bertan Ainhoa Etxaidek, sindikatuko beste ordezkari batzuekin batera: “LABen aldarrikapen historiko batekin aterako gara kalera, langileok estatu propioa nahi eta behar dugula”. Etxaideren esanetan, “konbentzituta egingo dugu, gero eta arrazoi gehiago dagoelako horretarako eta, gainera, egoera berri batean gaudelako. Estatus politikoari buruzko eztabaida irekita dago ia 40 urte pasa ondoren, eta euskal instituzioei eta EAJri bereziki eskatuko diegu ez dezatela eztabaida hori bahitu, Gobernura eta Eusko Legebiltzarrera mugatuta. Euskal jendarteak erabaki dezala estatusari buruz”.

Burujabetza aldarrikatuko dugu eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
M1-Nafarroa.jpg
Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena: “Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte. Erronka ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko, burujabetzarako bidea egiten ari dira Catalunya eta Eskozia. Gurean ere gero eta gehiago gara geure lan eta bizi baldintzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunok”. Prentsaurreko bidez Igor Arroyo Nafarroako bozeramaileak adierazi duenez, “badira bi urte Nafarroan aldaketa instituzionala gauzatu zenetik. Aurrera egin da, nabarmen, gure herrialdearen demokratizazioan. Bazterketa sozialaren kontrako hainbat neurri hartu dira. Alabaina, aldaketa soziala eginkizun dago oraindik; berau gauzatzeko, bi oztopo nagusiri aurre egin behar zaie”.

Hainbat jarduera antolatu ditugu Eskumaldean, Maiatzaren Lehenaren atarirako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hainbat jarduera antolatu ditugu Eskumaldean, apirilaren 25erako, Maiatzaren Lehenaren aurrekari. Hitzaldi bat egingo dugu Sondikan, Troquenor enpresaren aurrean, "Industria 4.0? Industria 0, prekarietatea 4" leloarekin (9:00), propaganda banatuko dugu Urdulizko ospitalean (10:00); eta ekitaldi bat egingo dugu Zamudion, teknologia parkean (12:00). Jarduera horietan guztietan, Maiatzaren Lehenean Bilbon egingo dugun manifestaziorako deia luzatuko dugu.

Page 1 of 2