LAB SINDIKATUA

2019/01/18 :: 20:39

Azken Eguneraketa:2019/01/18 :: 9:35

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Prekarietatea Hiltzailea 2019ko lehen hildako langilearen aurrean, lan eta bizi baldintza duinen alde egiten dugu

2019ko lehen hildako langilearen aurrean, lan eta bizi baldintza duinen alde egiten dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Herenegun, urtarrilak 9, heriotz lan istripu baten berri izan genuen, Etxebarriko Arcelor enpresan, langile bat hil zen lan istripu ez traumatiko batean.

Hau da 2019an izandako lehen lan istripu hilgarria. 2018ko balorazio egiten ari garela, argi ikusten da istripu hilgarriak gora doazela eta lan baldintzak ez dute hobera egiten.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik senide eta lankideei gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu. Babes hau orain arte hildako langile guztien ingurukoei zabaltzen diegu.

Bihotzekoak, zirkulazio gaitz baskular bat ematen denean lanean, ez da kasuallitatea, edo denboraz, auzaz, gertatutakoa, patronalek dioten bezala, lanarekin zerikusirik ez dutela.

Jakina da horrelako gertaerak lan zehatz batzuetan gertatzen direla, baldintza zehatz batzuen pean, lanean jasotzen diren presioak esta estressa, bihotzekoak eta zirkulazio gaitzen ezinbesteko faktoreak direla eta gehienetan oinarrizko faktore gauzatzailenak direla. Bizi eta lan baldintzek eragindakoak ere badira.

Gainera dagoeneko istripu ez traumatikoak, bihotzekoak, iktusak... bilakatu dira heriotz lan istripuen lehenbiziko gauzatzaileak.

Lan istripu guztien atzetik lan baldintza eta lanaren ezaugarriak daude, erritmo azkarrak, presioak, autoritarismoa... gaixotasun ezberdinak sortarazten eta hainbatetan heriotzera eramaten gaituzte.

Argi daukagu, lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan-etorrikoak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuta, ematen diren lan harremanak, prekarizazioa, lan arautegia eta azpikontratazioaren emaitza dira.

LABen argi dugu, bizi eta lan duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu, indibidual familiar eta gizarte osoarena den lakra honekin bukatzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza direla, lan harremanen eta joku arauen aldaketa batetik etorriko dela aldaketa, eredu berri bat gauzatu behar dugu, langileon bizitza eta osasuna lehenestuko duen eredu batean.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.