LAB SINDIKATUA

2016/04/29 :: 9:52

Azken Eguneraketa:2016/04/28 :: 13:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude:


2016/04/28
Iritziak eta kezkak partekatzeko helburuarekin sindikatuak bilera batera deitu gaituzte gaur arratsaldeko 17:00etan San Telmo Museoko Liburutegian, Donostian. Deialdia Europar Batzordeko Espainiar Estatuko ordezkariek egin dute. TTIP eta Europar Batasuna eta Estatu Batuen arteko beste merkataritza libreko itunak izango ditugu aztergai.



2016/04/28
APIRILAK 28
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna



2016/04/28
Gaur kaleratu diren EPA inkestaren datuen arabera, Hego Euskal Herrian 175.300 langabe zenbatu dira 2016. urteko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 gehiago eta urte bat lehenago baino 43.800 gutxiago. Langabezia tasa %13,13koa da. Berriro salatu behar dugu ekonomiaren hazkundea ez dela modu justu eta zentzuzkoan nabaritzen lan munduan, hala nola sortzen den enplegu apurra oso prekarioa da.

2016/04/27
gasteiz.jpg
LABeko kideok Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan prekarietateak gaixotu eta hiltzen duela salatu dugu Gasteizen eta Laudion. Aurten jadanik 17 langile hil dira lan istripuan Euskal Herrian, eta errealitate horren arrazoiak ezagunak dira, prekarietatea eta prebentzio neurri eskasak patronalari kostuak murrizteko. LABek lan osasuna eskubidea izan dadin borrokan dihardu, eta bide horretan kalean eta enpresetan izango da prekarietatea salatuz eta prebentzio neurriak exijituz.

 
2016/01/25
kartaSoziala.jpg
Aldaketa sozialaren aldeko indarrak bildu eta aktibatzeko helburuarekin, IV. Asanblada egin zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak larunbatean Gernikan. Asanbladan Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikalaren aurrera begirako erronkak zehaztu ziren, aldaketa sozialaren bidez, merkatuen logikaren gainetik herritarren bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko borroka suspertu eta aktibatzeko. 
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2016/03/31
debaldeaPresoakEtxera.jpg
Hilabetean behin, azken ostegunetan, elkarretaratzea egiten du Debaldea eskualdeko LABek euskal preso eta iheslari politikoen behin betiko etxeratzearen alde. Herriz herri egiten dira aipatu elkarretaratzeak. Gaurkoan, Mutrikuko Udaletxe aurrean egokitu da. Datorren hilean Deba Goienako herri batean egingo dute.





 
2016/03/02
Negoziazio Kolektiboaren egoera Hego Euskal Herrian.Negoziazio Kolektiboaren egoera Hego Euskal Herrian.
Langabezia, prekarietatea eta pobrezia egoerak ez du hobera egiten eta negoziazio kolektiboak muga handiak ditu egoera honi buelta emateko. Gaur egun negoziazio kolektiboak bizi duen egoera zein den azalduz txosten bat aurkeztu du LABek. Egoera oso kezkagarria da. Honen aurrean langileoi lapurtutako eskubidea berreskuratzeko bide bakarra ikusten du sindikatuak: mobilizazioa.


TWITTER @labsindikatua