LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 22:04

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LABek elkarretaratzeak eta agerraldi bat egin ditu gaur, Diada eguna dela eta. Catalunyari babesa eman diogu, “Aldaketa sozialerako, independentzia” leloarekin. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk EAJren jarrera salatu du, Kataluniako prozesuarekiko distantzia hartu duelako, eta sindikatuaren posizioa berretsi du: “Urriaren 1ean baiezkoa bozkatuko genuke, independentistak garen heinean”.

2017/09/19

2017/09/18

2017/09/18

2017/09/18

2017/09/15

2017/09/14

2017/09/14

2017/09/14

2017/09/13

2017/09/13
 



2017/09/20
Gaur goizean, El Bierzoko Ospitaleko Gerentziak Lanciana eta El Bierzoko Osasun Publikoaren aldeko Erabiltzaileen Asanbladatik aurrera eramaten ari zen itxialdia desalojatu egin du, polizia nazionala bertara bidalita. Itxialdian zeuden bost kideek itxialdia uztea erabaki dute, polizia nazionalaren interbentzioa ekidin aldera.


2017/09/20

Fagor CNAko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen negoziazio epearen bigarren bilera egin dute gaur.


2017/09/20

Gaur asteazkena lanean zegoen langile baten heriotzaren berri izan dugu. Langilea, makina batek harrapatua izan ondoren hil da. Lehenik eta behin, gure doluminak eta babesa adierazi nahi dizkiegu hildako langilearen familiari, era berean, elkartasuna helarazi nahi diegu bere gertukoei, bere lankideei eta langil-klase osoari orohar. Heriotza honekin gutxienez 43 dira lan istripuz urte hasieran lan-istripuz hildako langileak Euskal Herrian 2017a hasi zenetik.


2017/09/20


LAB sindikatuaren izenean, elkartasun mezua helarazi nahi diegu Kataluniako herriari, langileei eta instituzioei, jasaten ari diren eraso basatiaren aurrean. Sindikatuko Idazkari Nagusi Ondoko Igor Arroyoren hitzetan, “agerian geratzen ari da Espainiko Gobernuarentzat, PPrentzat, Erregimenarentzat, demokrazia mozorro bat besterik ez dela. Urte hauetan guztietan, demokraziaz hitz egin dute, baina benetan elite gutxi batzuen mesedetan antolatutako kasino bat izan dugu Espainiako estatuan; herri langile desberdinen kontura bizi izan den elite baten kasinoa”.


2017/09/19
Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu berehala indargabetu dezala Eztabaida Sozialerako Nafarroako Kontseilua, eta diseinatu dezala jendarte-eragileekin, eragile politiko eta ekonomikoekin batera Enplegu Plan eraginkorra, Nafarroako errealitateari eta langileriaren interesei benetan erantzunen diena.

2017/09/12

Hilabete asko pasatu ditugu Hitzarmena negoziatzen 2016ko otsailetik, aurreakordioaren iraunaldia ia berau amaitu arte baliatu dugu (aurtengo martxoaren 31an) eta asteak pasatu ditugu bere idazketa egokitzen. Guzti honen ondoren, pasa den abuztuaren 7an argitaratu zen Arabako Ardogintzarako hitzarmena 2016, 2017 eta 2018rako.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
 
2017/09/13

'Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera' lelopean, manifestazio bat antolatu du Kalera Kalera dinamikak irailaren 17rako Portugaleten, estropadak direla eta. Ezker abertzalearen dinamikak euskal presoen auziarentzat behin betiko irtenbidea aldarrikatu nahi du manifestazioaren bitartez.





 
TWITTER @labsindikatua