LAB SINDIKATUA

2017/08/18 :: 8:45

Azken Eguneraketa:2017/08/17 :: 7:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
RAFA DIEZ USABIAGAri HARRERA EL DUESO ESPETXETIK IRTETEN


RAFAren HITZARTEA


Iritsi da eguna. 2009ko urriaren 13an atxilotu eta 6 urte eta erdiko kartzela zigorra bere osotasunean bete ostean kalean da berriro ere Rafa Diez Usabiaga, LABeko Idazkari Nagusi ohia. Kartzela atarian euskal herritar eta LABeko kideen babesa nabaria izan da. Orain, 11:45ean, merezi duen lehen ongi etorria egingo diogu Muskitzeko Pobeña auzoan. Arratsaldeko 19:30ean Lasarten ere bere herrikideak bere zai izango dira.

 EL DUESOKO ZUZENEKO EMISIOAREN BIDEOA
 POBEÑAKO ZUZENEKO EMISIOAREN BIDEOA 



2017/08/07

2017/08/03

2017/08/03

2017/08/02

2017/08/01

2017/08/01

2017/08/01

2017/07/31

2017/07/28

2017/07/28
 



2017/08/17





2017/08/17





2017/08/16


Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak bihar goizeko 8.00etarako El Dueso espetxearen aurrean deitua zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak debeku honek dakarren gehiegikeri eta babesgabetasuna azaleratzen du. Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratioa besterik ez du erakusten.

Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue biharko egunari begira prestatutako egitaraua:

- Familia, lagun, kide eta harekin egon nahi duen oro El Duesoko espetxearen atarian izango gara Rafa askatu zai.
- Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskitzeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatu du goizeko 11:45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzatzen aldarrikatuz.
- Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.
 
Euskal Herria, 2017ko abuztuak 16


2017/08/11
Azken egun hauetan zehar, instituzio publikoek nahiz turismo arloko patronalak Ernai gazte antolakundeak egindako kanpainaren aurka jo dute sutsuki eta egungo turismo eredu neoliberalaren defentsa egin dute. Aberastasuna sortzen duen jarduera ekonomikotzat defendatu dute turismoa baina euren diskurtso demagogikoetan ahaztu eta baztertu dituzte jarduera ekonomiko horren funtsezko atal bat: langileak.


2017/08/10

Indarkeri sexistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko. Horregatik Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako plataformatik deituta, Paola Moromenachoren erailketa sexista salatzeko mobilizazioan parte hartuko dugu bihar, abuztuaren 11n, arratsaldeko 7:30etan Sarrikoko metro geltokian. Atzo jakin genuen, Paola Moromenacho Ekuadorren eraila izan zela bere bikote ohia zen Hector Menchero Bilbotarraren eskutik.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/07/31


Ezker Abertzaleak agerraldia egin du gaur Donostian Kepa del Hoyo Hernandez preso politikoaren heriotza salatu eta bere senide, lagun eta ezker abertzalearen familia osoari doluminak eskaintzeko. Kepa oroitu eta egungo espetxe politika salatzeko mobilizazio ezberdinak iragarri ditugu datozen egunetarako: bihar Euskal Herriko herri guztietan elkarretaratzeak arratsaldeko 19:00etan, iluntzean lehen harrera Galdakaon eta manifestazio eta ekitaldi nazionala abuztuaren 5ean, larunbata, Galdakaon arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko plazatik.


LABek ere Kepa del Hoyoren heriotza salatuko du larunbat honetan Galdakaon

Kepa del Hoyo Hernandez preso politikoaren heriotzaren atzean, salbuespen legedia dago, hots indarrean dagoen espetxe politika. Jakina da 20 urteko espetxealdiak —urte guzti horietan etxetik urrun— ze ondorio dituen: estresa, gaixotasuna eta, zoritxarrez oraingoan bezala, behin baino gehiagotan heriotza.
 
Heriotza hau salatzeaz gain urratsak eman behar ditugu dispertsioarekin amaitzeko, bide orri bat gaixorik diren presoak berehala askatzeko eta berandu baino lehen, preso politiko guztiak kalera ateratzeko. Honengatik guztiagatik LABen ordezkaritza bat, Igor Arroyo LABeko Idazkari Nagusiaren Ondoko buru duena, present izango da abuztuaren 5ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Galdakako Udaletxe plazatik aterako den manifestazio eta ekitaldi nazionalean. Era berean Euskal Herriko langileriari ere bertaratzeko deia luzatzen diegu.



 






 
TWITTER @labsindikatua