LAB SINDIKATUA

2017/10/18 :: 5:41

Azken Eguneraketa:2017/10/17 :: 13:18

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".



2017/10/17

2017/10/17

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/16

2017/10/12
 



2017/10/17

"Lan duina, bizi duina" ekimen ibiltariak bigarren eguna bete du gaur. Iruñean aurkeztu genuen atzo, eta gaur Lekunberri, Leitza eta Beteleu bisitatu ditu prekarietatearen aurkako dinamikak. Hain zuzen ere, industriaguneetan izan gara lan eta bizi duinak izateko eskubidea aldarrikatzen.


2017/10/17

78ko erregimena sustengatzen duen Partido Popularreko bi kideren bisita desatsegina izan dute CAFeko instalazioetan, gaur goizean: EAEko Partido Popularreko presidente Alfonso Alonso, batetik; eta Gipuzkoako Partido Popularreko presidente Borja Semper, bestetik. CAFeko Enpresa Batzordeko kideok, unea probestuz, egungo egoera sozio-politikoan beraiek kide diren alderdiak duen erantzukizuna aurpegiratuz gutun bat eman diogu eskura, LABen ekimenez. 



2017/10/17

Bizkaiko Garraio-sistema Publikoa Bateratu eta Txartel Bakarraren aldeko Foroak aurkezpen agerraldi bat egin du Bilbon. Hain zuzen ere, Foroa LAB, ELA, CCOO, UGT ESK eta LSB/USO sindikatuok eta hainbat gizarte eragilek osatzen dugu; Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai, Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Ekintzak, kasu. Gaurko prentsaurrekoan, Garraio publikorako txartel bakarraren aldeko manifestua aurkeztu dugu.


2017/10/17
Kataluniako parlamentuak independentziarako adierazpena onartu zuen pasa den astean, etenaldian geratu zena bide negoziatu eta adostuari aukera eman nahian, hau da, negoziaziorako ate bat zabalik utzita. Orduan esaten genuen Espainiako Estatuak ez zutela kontutan hartuko negoziaziorako eskaintza hau. Gure aurreikuspen ilunenak bete dira. Ukazioa eta errepresioa erabili du orain arte Estatuak, debekua eta mehatxua, eta bortizkeriaz erantzun dio prozesuari.


2017/10/17

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, bertan gauden eragileon babesarekin, Eusko Jaurlaritza aplikatzen ari den poli-tika antisozialak salatu nahi ditu gaur, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Hain zuzen ere, politika hauek biztanleriaren gehiengoaren pobretzea dakarte, gutxiengo bat aberasten den bitartean, eta halaxe nabarmendu dugu gaur, Pobreziaren Kontrako Nazioarteko egunean. 

2017/09/12

Hilabete asko pasatu ditugu Hitzarmena negoziatzen 2016ko otsailetik, aurreakordioaren iraunaldia ia berau amaitu arte baliatu dugu (aurtengo martxoaren 31an) eta asteak pasatu ditugu bere idazketa egokitzen. Guzti honen ondoren, pasa den abuztuaren 7an argitaratu zen Arabako Ardogintzarako hitzarmena 2016, 2017 eta 2018rako.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 

KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2017/10/16

Preso gaixo larrien askatasuna eskatuko du Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegietan, elkarretaratzeen bitartez, Ibon etxera bizirik ekartzea guztion ardura delako. LABek bat egin du deialdiekin.





 
TWITTER @labsindikatua