LAB SINDIKATUA

2016/02/06 :: 21:06

Azken Eguneraketa:2016/02/05 :: 11:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

2016/02/05
altxa.jpg
Gaur egungo sistemak gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi ditu, beraien etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Egoera hau errotik aldatzeko elkarlana eta indarrak batzea ezinbestekoa dira. Helburu honekin langile, gazte zein ikasleen arteko aliantzak eraikitzen ari gara eta honen adierazle da gaur LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek Lanbide Heziketako praktiketan gazteen eskubideak bermatzeko martxan jarritako kanpaina.


condesa_1.jpg
2016/02/05

Gaur, hilak 5, LABek konzentrazio bat burutu du CONDESAko bulego nagusiaren aurrean Legutioko lantegietarako, baita besteetarako ere, konponbideak eskatzeko. Azken ia 2 urteetan langileak ziurgabetasun egoeran bizi dira, lan karga eskasarekin, ERTEak bata bestearen atzetik sufritzen, horren ondorioz langabezi prestazioa erruz kontsumitzen, eta inolako informaziorik jaso gabe. Hori gutxi ez eta langileei abenduko aparteko pagaren %75a ez zieten ordaindu inolako azalpenik eman gabe.


nafarroa.jpg
2016/02/05

Nafarroako Parlamentuak enpleguari buruz egin duen osoko bilkura monografikoaren harira, LAB sindikatuak kontzentrazio zaratatsua egin du, enplegu politikan aldaketa aldarrikatzeko. Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok eskatu du "Nafarroan eman den aldaketa lantokietara iritsi dadila. Aldaketa langileon lan eta bizi baldintzen hobekuntzan islatu behar da, enplegu politika berri baten bidez". Aldarrikapen hau sustatzeko, LABek manifestazio handi bat antolatu du martxoaren 19an Iruñean.

2016/02/05
nafarroa.jpg
Nafarroako Parlamentuak enpleguari buruz egin duen osoko bilkura monografikoaren harira, LAB sindikatuak kontzentrazio zaratatsua egin du, enplegu politikan aldaketa aldarrikatzeko. Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok eskatu du "Nafarroan eman den aldaketa lantokietara iritsi dadila. Aldaketa langileon lan eta bizi baldintzen hobekuntzan islatu behar da, enplegu politika berri baten bidez". Aldarrikapen hau sustatzeko, LABek manifestazio handi bat antolatu du martxoaren 19an Iruñean.
 
eskubideSozialenKarta.jpg
2016/01/25
kartaSoziala.jpg
Aldaketa sozialaren aldeko indarrak bildu eta aktibatzeko helburuarekin, IV. Asanblada egin zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak larunbatean Gernikan. Asanbladan Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikalaren aurrera begirako erronkak zehaztu ziren, aldaketa sozialaren bidez, merkatuen logikaren gainetik herritarren bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko borroka suspertu eta aktibatzeko. 
 
euskalPresoak.jpg
KONPONBIDE GARAIA DA. Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! 
 «Konponbide Garaia da» [PDF] 
 «Es tiempo de soluciones» [PDF]
2016/01/25
Prentsaurrekoa2-1024x691.jpg
Azaroaren 7an Ezker Abertzaleko kide ezberdinek epe luzera begira jarri eta, Euskal Estatua helburu, etorkizunari ateak irekitzeko asmoz, gogoeta prozesu sakon bati ekiteko borondatea adierazi genuen. Larunbatean lehen fasearen balantzea egin eta bigarren fasea, eztabaida fasea, aurkeztu genituen. Honekin batera, euskal presoek Abian prozesuaren eztabaida behar den bezala eman dezaten dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak salatzeko mobilizazioa aurkeztu genuen. Otsailaren 20an Espainia eta Portugaleko espetxeetara martxak antolatu ditugu.





 
herriakDuHitza.gif
2015/09/28
zorionak.jpg
Kataluniarrek egindako bidea eta lortutako emaitzak ospatzeko eguna dugu gaurkoa. Atzoko hauteskundeetan, herritarrek, hemendik aurrera zer izan nahi duten bozka bidez esateko aukera izan zuten. Eta hala egin dute. Asteetan, Estatutik zabaldu nahi izan dituzten beldur diskurtsoei bizkarra emanez, jorratu nahi duten bidea bestelakoa dela adierazi dute argi eta garbi. Emaitza, parlamentuan independentziaren aldeko alderdiek gehiengoa lortu izana.

negoziazioK.jpg
2016/01/25
Urtarrilaren 11an sinatu da 2016-2017 urteetako ostalaritza hitzarmena. Hitzarmen hau sinatuta, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak bidea erraztu diete enpresei langileon lan harremanak kaskartzeko. Negoziazioak iraun duen aldi honetan guztian, Patronalak izandako jarrera eta jarritako trabak salatu nahi ditu LABek. Lan erreforma erabili du, hitzarmena berriro sinatzearen truke, eskubideak murrizteko.

TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.